56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ODIETA

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2008ko apirilean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Odietako Arau Subsidiarioetako aldaketa bat (69.9 artikulua), María Larrañeta Oiartzun andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Odietan, 2008ko apirilaren 2an.-Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0805774