56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 6. eremuko U.E. 6.4 exekuzio unitateko lerrokadurak eta sestrak aldatzeko erabakiaren berrespenaren onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2008ko apirilaren 3an egin bilkuran, onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 6. eremuko U.E. 6.4 exekuzio unitateko lerrokadurak eta sestrak aldatzeko 2007ko apirilaren 3ko osoko bilkuran erabakitakoaren berrespena. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluari jarraituz.

Noainen, 2008ko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0805847