56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURILLO EL CUENDE

Arradako 11. poligonoko 45. lurzatiaren xehetasun azterlana, Murillo el Cuendeko ASen barrenean. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2007ko azaroaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arradako 11. poligonoko 45. lurzatiaren xehetasun azterlana, Francisco Javier Chivite Maestrojuánek sustatua.

Jendaurrean egon zen hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita (2008ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 4koa), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

2008ko apirilaren 7ko osoko bilkuran erabaki zen behin betikoz onestea xehetasun azterlana, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta onetsitako xehetasun azterlanaren ale bat igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Murillo El Cuenden, 2008ko apirilaren 16an.-Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0805866