56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Herrilurraren trukea

Mendigorriko Udalak, 2008ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, Udalbatzako legezko kideen bi herenen gehiengoarekin onetsi zuen Mendigorriko herrilurretako 12. poligonoko 42. lurzatiko B azpilurzatia trukatzea 3. poligonoko 61. finkarekin, José María Moreno García jaunarena baita.

Jendaurrean egonen da interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mendigorriko Udaleko ediktu oholean agertzen denetik.

Mendigorrian, 2008ko apirilaren 7an.-Jarduneko alkate udalburua, José María Beasoain de Paulorena Muru.

Iragarkiaren kodea: L0805686