56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa

Mendigorriko Udalak, 2008ko apirilaren 4ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa egitea Laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, nekazaritza ekologikoa eta egurra errentan emateko epea 15 urtean finkatzeko.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Mendigorrian, 2008ko apirilaren 8an.-Jarduneko alkate udalburua, José María Beasoain de Paulorena Muro.

Iragarkiaren kodea: L0805685