56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Carlos Francisco Campo Ustárroz jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Afera Ekonomikoen Atalaren barnean Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen dituela, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duenez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Carlos Francisco Campo Ustárroz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Afera Ekonomikoen Atalaren barnean Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

Bigarrena.-Foru agindu hau Carlos Francisco Campo Ustárroz jaunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 6an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0805194