52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2008ko martxoaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ablitasen, 2008ko apirilaren 7an.-Mankomunitateko burua, José María Royo Magaña.

Iragarkiaren kodea: L0805306