II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2007ko Kontu Orokorra
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Osoko Bilkurak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2007ko kontuen espedienteari buruzko adostasun txostena eman zuen, 2008ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.
Aguilar Kodesen, 2008ko apirilaren 7an.-Mankomunitateko burua, Esteban Echagoyen Arriaga.
Iragarkiaren kodea: L0805273