52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2008 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia aurrekontuko 1 121 62600 kontusailerako (BDI "Informatu" 012 Info-local-en luzapena), 3.468,53 euro egiten duena eta dirusarreren kontusail honen bizkar finantzatuko dena: 1 75500 Toki erakundeetako zerbitzu publikoen berrikuntzaren kalitaterako dirulaguntza.

Aguilar Kodeskoan, 2008ko apirilaren 4an.-Mankomunitateko burua, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0805212