52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MENDABIA

Oihan enkantea

Udalak, 2008ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, besteak beste, ahozko posturen bidezko jendaurreko enkantean saltzea erabaki zuen oihan probetxamendu hau:

-6.250 makal, 2.907,92 metro kubiko zur egin eta 98.740,24 euro balio dutenak. La Barranca eta El Rincón alderdietan daude.

Enkantea Mendabiako Udalaren bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabosgarren egun baliodunean, 13:00etan.

Enkantean parte hartzeko, 1.975 euro jarri beharko dira, behin-behineko fidantza gisa; orobat, enpresaren sailkapen agiria eta baldintza-agiriaren 5. artikuluan galdetzen diren gainerako baldintzak aurkeztea eskatuko da.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 231. artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko esleipenaren emaitzak sesteo aldia iragan beharko du.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak ikusgai daude Udalaren Idazkaritzan.

Mendabian, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0805323