52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LEOTZ

Udalaren plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Plantilla organikoa hasiera batean onetsi zen 2008ko otsailaren 8an egin bilkura arruntean, eta martxoaren 5ean argitaratu, 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Alegazioak aurkezteko aginduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea Leozko Udalaren plantilla organikoa, lanpostuen zerrendarekin eta haien egoera juridikoarekin batean, baita langileen zerrendarekin batean ere.

Iratxetan (Leotz), 2008ko apirilaren 3an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Plantilla organikoa

Lanpostua: Idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: L.K. Maila: A. Sartzeko bidea: M.L. Egoera: betea. Osagarriak: %60, lanpostua.

Lanpostua: Legelari-aholkulari juridikoa. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: L.K. Maila: A. Sartzeko bidea: O.L. Egoera: hutsik. Osagarriak: %35, bateraezintasuna.

Lanpostua: Familia laguntzailea. Lanpostu kopurua: 3. Araubide juridikoa: L.K. Maila: D. Sartzeko bidea: O.L. Egoera: hutsik. Osagarriak: %12, maila; %10, arriskua.

Langileen zerrenda

Idazkaria: José Román Gómez Velasco. Lan-kontratudun finkoa.

Aholkulari juridiko eta Alkatetzarena: Koba Valencia Caldevilla. Izendapen librea. Behin-behinekoa.

Familia laguntzailea. Olga Recalde Murillo. Lan-kontratuduna. Behin-behinekoa.

Familia laguntzailea. María Victoria Telllechea Leoz. Lan-kontratuduna. Behin-behinekoa.

Familia laguntzailea. Ana María Illera Ortega. Lan-kontratuduna. Behin-behinekoa.

Iragarkiaren kodea: L0805476