52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CASTEJON

Castejongo Udaleko Gazteen informatzaile izateko lanpostu baterako izendapen proposamena

Castejongo Udaleko Gazteen informatzaile izateko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarrian xedatua bete dadin, 2007ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, abenduaren 12an, aipatu oposizio-lehiaketa murriztuko epaimahaiak gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena egin du, ondoko hau baita:

Pedro Yanguas Abascal, guztira 80 puntu.

Deialdiko 10. oinarrian ezarritakoari jarraituz, erabaki da:

Lehena.-Epaimahaiak egindako izendapen proposamen hori onestea.

Bigarrena.-Adieraztea ezen Pedro Yanguas Abascalek bere funtzionariotasuna erakusten duen frogagiria aurkeztu beharko duela Castejongo Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua arautzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32.4 artikuluan agindu bezala. Proposatutako izangaiak ez badu agindutakoa betetzen, ezin izanen da gainditu duen izangaia izendatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskaeran faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna baztertu gabe.

Hirugarrena.-Hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko eta Udalaren iragarki oholean paratzeko agintzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0805419