52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Ordenantza. Behin betiko onespena

2007ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, Villamayor de Monjardingo Udalak hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako eta ingurumeneko espedienteak tramitatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, azaroaren 2an, baita Herriko Etxeko iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean eduki zen hogeita hamar egunean. Inork alegazio bakarrik ere aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da eta xedatu da haren testu osoa argitaratzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villamayor de Monjardinen, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

HIRIGINTZAKO ETA INGURUMENEKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta ondoko artikuluetan xedatuaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako eta ingurumeneko jarduketa mota guztiak tramitatzeari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak eta horien gainean prentsan behar diren argitalpenak egitea, udal mugapeko edozein tokitan egiten direnean, hala lur pribatuan nola publikoan.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Hirigintzako edo ingurumeneko tramitazioa edo galdea eskatzen den unean edo Udalak errekerimendua egiten duenean sortzen da tasa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udalaren errekerimendua jaso edo hirigintzako edo ingurumeneko tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute.

5. artikulua. Hirigintzako aholkularitzaren eta Ingurumeneko aholkularitzaren txostenek eta prentsan argitaratzen diren iragarkiek zer kostu duten, horrenbertze izanen dira aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-tasak, ordenantzaren 2. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.

Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa, eta behar den osoko bilkuran emanen dio horren berri Udalbatzari.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Planeamendurako espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien adostasun txostena hartu ondotik, likidatzeko bulegoari igorriko dizkiote espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

7. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.

Iragarkiaren kodea: L0805408