52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Erregelamendu Orokorraren aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Erregelamendu Orokorrarko 16. artikuluaren aldaketa, eta 2008ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen otsailaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu Erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

"16. artikulua: "Gobernu Batzarreko kideek, herritar nahiz zinegotziek, araudi honetan aurreikusten diren ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izanen dute, baita Gobernu Batzarrak aurreikusten dituenak ere, Udalaren osoko bilkuraren ondorengo onespenarekin".

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jo ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2008ko apirilaren 4an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandós.

Iragarkiaren kodea: L0805271