52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SESMA

Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2008ko martxoaren 31ko bilkuran, Hirigintzako Udal Plana aldatzea onetsi zuen hasiera batez. Udalerri honen Udal Planeko hirigintzako araudi orokorreko 26. artikulua. (III. kapitulua.-Bizitegietarako lurzoru araudia; 2. atala. Lurzati partikularrak).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Sesman, 2008ko apirilaren 1ean.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

ERABAKIAREN TESTU OSOA ETA EGINDAKO ALDAKETA

Sesmako Udalak, 2007ko abenduran 18ko bilkuran, Hirigintzako Udal Planean aldaketa bat egitea onetsi zuen hasiera batez.

Hau da egin nahi den aldaketa, Hirigintza Batzordeak 2007ko irailaren 13an egindako bilkuran erabakitakoarekin bat: udalerri honen Udal Planeko hirigintzako araudi orokorreko 26. artikuluan ezartzen diren lurzatien baldintzak aldatzea (III. kapitulua.-Bizitegietarako lurzoru araudia; 2. atala. Lurzati partikularrak).

Lortu nahi den helburua, banantzearen ondorioz sortzen diren lurzatiak herrian eraikitzen ari diren etxebizitzen batez besteko ereduarekin uztartzea da. Etxebizitza hauek hirigintza planaren arau honetan aipatzen diren azalerak ez dituzte betetzen. Bestalde, eskutik utziak dauden herrigune finkatuaren eremuak kentzen lagunduko genuke, lastategi, eskorta, baratze eta antzeko eginkizunak betetzen zituzten eraikin zaharrak baitaude bertan, segurtasunaren, osasungarritasunaren eta apaindura publikoaren aldetik egun oso egora txarrean daudenak. Hau guztia dela eta, azalera aldaketa honekin jabeak bereizketak egitera bultzatzen ahal ditugu, eta horrela arazo hauek konpondu, neurri batean bada ere.

Espedienteak dagokion legezko bideak jarraitu ditu. 2007ko abenduaren 18ko osoko bilkuran Udal Plana aldatzeko hasiera batez hartutako erabakia jendaurrean jarri zen, hurrengoetan: 2007ko abenduaren 24ko Diario de Noticias, 2007ko abenduaren 26ko Diario de navarra, 2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 18koan eta Udalaren iragarki oholean, eta epe horretan ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu. Halaber, Jurramendiko Mankomunitateak adostasun txostena eman du bere eskumeneko zerbitzuei dagokienez, dena den, hurrengo hau adierazi du: "ildo beretik, plan partzialaren, urbanizazio proiektuaren eta abarren bidez onesten de eremu urbanizagarriaren hirigintza garapenak, Mankomunitateak hornidura eta saneamendu zerbitzuetarako onetsitako araudi teknikoa bete beharko du. Bestalde, hornidura eta saneamendu azpiegiturak zerbitzua modu egokian eskaintzeko puntuarekiko lotura bermatu beharko da.

Hondakinen bilketarako altzariak paratzeko aurreikusten diren instalazioak Mankomunitean indarra duen araudia bete beharko dute.

Aurrekoa ukatu gabe, esan beharrekoa da lurren jabeek lur urbanizatu edo urbanizagarrien jabeei 35/2002 Legeak eta honekin bat datozenak ezartzen dituzten betebeharrak bete beharko dituztela, batez ere jarduketatik kanpoko sistema nagusiekiko lotura azpiegiturak egitearena, eta hala badagokio sistema horiek handitu edo indartzeko beharrezkoak diren lanak. Azpiegituren dimentsioak eta dentsitatea direla eta hauek sortzen dituzten erabileren intentsitatearen arabera.

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak adostasun txostena eman du ere 2008ko urtarrilaren 17an, hasiera batez onetsitako aldaketak antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa izaera duela iritzi baitio.

Hona hemen aipatu artikuluaren testua:

2. ATALA

Lurzati partikularrak

26. artikulua. Lurzatiko baldintzak.

Gutxieneko lurzatia: etxebizitza berrirako gutxieneko lurzati eraikigarritzat jotzen da Plana behin betiko onetsi baino lehen erregistraturik zen lurzatia, edo birzatikataren ondorio izanik araudi honetan ezarritako gutxienekoak betetzen dituena.

Banantzeak eta batzeak: etxebizitza berriak eraikitzeko, lurzatiketa, birzatiketa eta batzearen ondorio diren lurzatiek, orokorrean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Gutxieneko lurzatia: 120 m² ilaran dauden etxebizitza atxikietarako,

200 m² etxebizitza bikietarako.

350 m² etxebizitza bakartuerako.

-Kale edo eremu publikora ematen duen gutxieneko frontea: 6 m kasu guztietan.

Unitate baten Hirigintza Fitxa betetzean azalera txikiagoko lurzati eraikigarri bat sortuko balitz, Hirigintza Arau Partikularren irizpideak gailenduko dira gutxieneko orokor horien aurretik.

Ez da etxebizitza berririk erakitzea baimenduko aipatu gutxieneko ezaugarriak betetzen ez dituzten lurzatietan.

Lurzatien batze edo bereizketak baimenduko dira, gutxieneko azalerara iritsi ez arren, baina bertan ezin izanen da eraikin berririk egin.

Hirigintzako aprobetxamenduak:

Hiri lurzoru finkatuan dokumentuaren hasierako onespen datarako eraikiak ziren aprobetxamenduak mantendu dira eta dagokion araudian zehazten diren handitze txikiak baimenduko dira. Hiri lurzoru antolatuan ekarritako lurzatiaren metro koadro bakoitzeko 1,00 m²-ko gehieneko aprobetxamendu eraikigarria ezarri da, lurzati horrek 300 m² baina gehiago baditu. 300 m² baino gutxiagoko lurzatietan familia bakarreko etxebitzitza bat, eranskinekin eraiki ahalko da, eraikitako azalera 200 m² baino txikiagoa bada, betiere lurzatien gainerako hirigintza baldintzak bete ahal badira: gutxieneko lurzatia, ondokoekiko disantziak, lerrokadurak, etab.

Lurzoru urbanizagarrian ekarritako lurzatiaren metro koadro bakoitzeko 1,00 m²-ko gehieneko aprobetxamendu eraikigarria ezarri da.

Erdietsi nahi den helburua lortzeko Udalbatza osatzen duten bederatzi kideetatik zortzik eta beraz legez eskatutako erabateko gehiengoarekin, aho batez erabaki zuten:

Lehena.-Behin betiko onestea Sesmako Udalaren Plan Orokorreko antolamenduko xehakatuko aldaketa, Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako araudi orokorreko 26. artikuluaren hurrengo idazketarekin (III. aapitulua.-Bizitegietarako lurzoru araudia; 2. atala. Lurzati partikularrak):

2. ATALA

Lurzati partikularrak

26. artikulua. Lurzatiko baldintzak.

Gutxieneko lurzatia: etxebizitza berrirako gutxieneko lurzati eraikigarritzat jotzen da Plana behin betiko onetsi baino lehen erregistraturik zen lurzatia, edo birzatikataren ondorio izanik araudi honetan ezarritako gutxienekoak betetzen dituena.

Banantzeak eta batzeak: etxebizitza berriak eraikitzeko, lurzatiketa, birzatiketa eta batzearen ondorio diren lurzatiek, orokorrean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Gutxieneko lurzatia: 80 m² ilaran dauden etxebizitza atxikietarako,

160 m² etxebizitza bikietarako.

220 m² etxebizitza bakartuerako.

-Kale edo eremu publikora ematen duen gutxieneko frontea: 6 m kasu guztietan.

Unitate baten Hirigintza Fitxa betetzean azalera txikiagoko lurzati eraikigarri bat sortuko balitz, Hirigintza Arau Partikularren irizpideak gailenduko dira gutxieneko orokor horien aurretik.

Ez da etxebizitza berririk erakitzea baimenduko aipatu gutxieneko ezaugarriak betetzen ez dituzten lurzatietan.

Lurzatien batze edo bereizketak baimenduko dira, gutxieneko azalerara iritsi ez arren, baina bertan ezin izanen da eraikin berririk egin.

Hirigintzako aprobetxamenduak:

Hiri lurzoru finkatuan dokumentuaren hasierako onespen datarako eraikiak ziren aprobetxamenduak mantendu dira eta dagokion araudian zehazten diren handitze txikiak baimenduko dira. Hiri lurzoru antolatuan ekarritako lurzatiaren metro koadro bakoitzeko 1,00 m²-ko gehieneko aprobetxamendu eraikigarria ezarri da, lurzati horrek 300 m² baina gehiago baditu. 300 m² baino gutxiagoko lurzatietan familia bakarreko etxebitzitza bat, eranskinekin eraiki ahalko da, eraikitako azalera 200 m² baino txikiagoa bada, betiere lurzatien gainerako hirigintza baldintzak bete ahal badira: gutxieneko lurzatia, ondokoekiko disantziak, lerrokadurak, etab.

Lurzoru urbanizagarrian ekarritako lurzatiaren metro koadro bakoitzeko 1,00 m²-ko gehieneko aprobetxamendu eraikigarria ezarri da.

Bigarrena.-Egindako aldaketaren ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea behin betiko onespenaren erabakia eta bertan diren hirigintza araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo hamabost egunetan.

Iragarkiaren kodea: L0805253