52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen udal ordenantzan (Musika Eskolako patronatuaren proposamena)

Nire Burutzapeko Udalak, 2008ko martxoaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Aldaketa hasiera batean onestea Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen udal ordenantzan, espedientean behar bezala eginbideturik dauden testu bateginari eta eranskinei jarraikiz.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsia egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Oltza Zendean, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, Jose M.ª Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0805390