52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARDE

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Gardeko Udalak, 2007ko abenduaren 20ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:

1. Aldaketa hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskaletako tarifen eranskinean:

-3. ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasa arautzen duena.

-13. ordenantza fiskala, Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

-15. ordenantza fiskala, Hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena

Hasierako onespenaren iragarkia otsailaren 18an argitaratu zen, 2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta jendaurrean egoteko legezko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Garden, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

ALDAKETA 3. ORDENANTZAN

Ur horniduraren tasa arautzen baitu

TARIFEN ERANSKINA

-Kuota finkoa: 26,00 euro.

-0,21 euro/m³.

-Hornidurarako hargunea paratzea: Kuota finkoa: 100,00 euro.

13. ORDENANTZA FISKALA

Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafeak.-Jarduera sailkatuak.

I.1. Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuste, handitze edo aldatzea: 210,00 euro.

I.2. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak: 735,00 euro.

I.3. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak: 945,00 euro.

I.4. Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 126,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 31,50 euro.

I.5. Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 42,00 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta "Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak" delakoan, lokalek 200 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %20 handituko dira; lokalek 500 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro koadro baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro koadro gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

II. epigrafea.-Jarduera kaltegabeak.

II.1. Irekitzeko lizentzia: 105,00 euro.

II.2. Jardueraren eskualdaketa: 52,50 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 21,00 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalek 500 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro koadro baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro koadro gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

III. epigrafea.-Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

III.1. Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 525,00 euro.

IV. epigrafea-Ikuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV.1. Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak: Ikuskapen bakoitza: 52,50 euro.

IV.2. Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitza: 315,00 euro.

IV.3. Eraikinen azterketei buruzko txostenak, hondamen egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitza: 315,00 euro.

IV.4. Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak; bereziki, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak. Txosten bakoitza: 315,00 euro.

IV.5. Udalaren txostenak, interesdunak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitza: 157,50 euro.

15. ORDENANTZA FISKALA

Hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 500,00 euro.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 500,00 euro.

III. epigrafea.-Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzea: 350,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0805424