52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERGOIENA

Ordenantza fiskala, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko baimenak emateko tasak eta hirigintzako espedienteak tramitatzeagatik ordaindu beharrekoak arautzen dituena

Ergoienako Udalak, 2008ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko baimenak emateko tasak eta hirigintzako agiriak tramitatzeagatik ordaindu beharrekoak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ergoienan, 2008ko martxoaren 27an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0804890