52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena. Akats zuzenketa

2008ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 21ekoan, argitara eman zen merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena.

Akatsa atzeman denez iragarki horretan, iragarkian argitaratu zen ordenantzaren 17.g) eta 20.b) artikuluen idazketa bat ez datorrelako 2007ko azaroaren 29ko osoko bilkuran onetsitako ordenantzaren aginduekin. Hau dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak emandako ahalmena erabiliz, ofizioz zuzendu da; hortaz, ordenantza horren gaineko iragarkiak testu hau izanen du:

17. artikulua. Eremu publikoan saltzeko baimena duten pertsonek merkataritza arloko eginbehar hauek izanen dituzte:

g) Saltokira ezin etorria suertatuz gero, behar den antzinapenez jakinaraztea, Herriko Etxeko Erregistro Orokorrean idatzia aurkeztuz, eta hartan itxieraren eta horretarako arrazoien berri emanez.

20. artikulua. Merkataritza ez egonkorrari buruzko uztailaren 3ko 13/1989 Foru Legean ezarritakoarekin bat, hurrengo hauek dira arau-hausteen kalifikazioak:

b) Arau-hauste arinak dira:

-Merkatu txikia hasten den ordu berean saltzen ez hastea.

-Saltokia baimenik gabe lau egun edo gutxiagotan itxia edukitzea, aurretik egindako idazkiaren bidez justifikatzen den arrazoirik ez bada bederen.

-Udal baimenaren kopia jendaurrean ez izatea.

-Elikagaiak saltzen direnean, janari erabiltzaileen karnetik ez izatea.

-Ordenantza honi jarraikiz, saltokietan egoteko baimenik duten pertsonez landa bertze batzuk egotea, aginduzko baimenik ez izateagatik arau-hauste oso larritzat hartzen ez bada.

-Ordenantza honetan eskatu osasun eta zerga arloko betekizunak ez betetzea.

Barañainen, 2008ko apirilaren 9an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0805416