52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAKAIKU

Udal ordenantza, Udal aretoen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2008ko martxoaren 28ko osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados egonik, udal aretoen erabilera arautzen duen udal ordenantza onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Bakaikun, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0805254