52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2008ko apirilaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak aldatzen dituen espedientea, UE21-A unitateko 1B lurzatiko etxebizitzen kopurua aldatzen duena, Promociones Carravieso, S.L.k sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan, 79.ari buruz, ezarritakoarekin bat etorriz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, jendearentzat irekita dauden egun eta orduetan, eta bidezkotzat jotako alegazio guztiak aurkezten ahal dira.

Azagran, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0805339