52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

547 EBAZPENA, 2008ko apirilaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Eloko eta Iharnozko (Noain- Elortzibar) industrialderako plan bateratuaren araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzen duena. Sustatzaileak dira Salvador Puig Bonvehi, S.A., Maquinaria Navarra, S.A., Inmobiliaria Hermanos Puig Ayestarán, S.L., Carranza, S.A. eta Linza Gestión, S.A.

Abenduaren 21eko 98/2007 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Eloko eta Iharnozko (Noain-Elortzibar) industrialderako plan bateratua, Salvador Puig Bonvehi, S.A.k, Maquinaria Navarra, S.A.k, Inmobiliaria Hermanos Puig Ayestarán, S.L.k, Carranza, S.A.k eta Linza Gestión, S.A.k sustatua.

Sustatzaileek plan horren testu bateginaren araudia aurkeztu dute Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali eta bertan argitaratzeko. Haren edukia baliozkoa dela egiaztaturik, ebazpen honen eranskin gisa argitaratzeko proposamena egin da.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eloko eta Iharnozko (Noain-Elortzibar) industrialderako plan bateratuaren araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Sustatzaileak dira Salvador Puig Bonvehi, S.A., Maquinaria Navarra, S.A., Inmobiliaria Hermanos Puig Ayestarán, S.L., Carranza, S.A. eta Linza Gestión, S.A.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izanen dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izanen dute bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua. Aldez aurretik Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin ahal izanen diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Iruñean, 2008ko apirilaren 1ean.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Eloko eta Iharnozko (Noain-Elortzibar) industrialderako plan bateratua

I. KAPITULUA

Atarikoak

1. artikulua. Xedea.

Araudi honen xedea da Eloko eta Noain-Elortzibarko udal mugapeetan dagoen "La Serrería" sektorerako hirigintzako determinazioei dagokien guztia arautzea.

2. artikulua. Plan honen norainokoa.

Plan honek ondokoak zehazten ditu:

-Lerrokadura ofizialak, eremu publikoa eta pribatua bereizten dituztenak.

-Eraikuntzaren lerrokadurak, hirigintzako aprobetxamendua kalkulatu eta proposaturiko antolabide bolumetrikoan birbanatzeko balio dutenak.

-Aprobetxamenduen kalkulua, ezarritako erabileren araberakoa.

-Eloko udalerriko planeamendu orokorraren aldaketetan, 35/2002 Foru Legean eta horren erregelamenduetan planifikatutako eremu publikoak nola sortu.

-Urbanizazio proiektuko gutxieneko kalitateak eta azpiegituren eskemen proposamena.

3. artikulua. Betearazpena eta indarra.

Behin betiko onespena argitaratutakoan, "La Serrería" sektoreko plan hau berehala gauzatu beharrekoa izanen da, eta mugagabeko indarraldia izanen du, berrikusten ez den artean.

4. artikulua. Nahitaezkotasuna.

Plan honetako determinazioak, plana indarrean dagoen bitartean, nahitaez aplikatuko dira bai hura garatzeko egiten diren planetan eta bai hura gauzatzeko orduan. Nahitaez aplikatu beharrekoak izanen dira hala partikularrentzat nola administrazio publikoentzat.

5. artikulua. Aldatzea eta berrikustea.

Plan honetako determinazioak edozein unetan aldatu edo berrikusten ahalko dira, legeria aplikagarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

6. artikulua. Grafismoak.

Planoetan dauden antolamendu-determinazioak irudien bidez azaldutako manu juridikoak dira, eta Hirigintzako Arau hauetan jasotako manuek adinako balioa dute. Arau hauetan erregulatzen diren kontraesan kasuak bakarrik salbuesten dira.

Erabilitako grafismoak antolamendu planoetan eta Hirigintzako Arau hauetan zehazten dira.

Oro har, irudi bidezko determinazioak lotesleak dira, eta zehazki,

-1. Espazioa zatitzeko ezarritako mugak lotesleak dira.

-2. Halaber lotesleak dira lerrokadurak, garaierak eta hirigintzako aprobetxamenduak.

-3. Ekipamenduetarako eremuen mugak ere lotesleak dira. Esleitzen zaien berariazko xedea aldatzeko aukera dago.

7. artikulua. Interpretazioa.

Plan hau osatzen duten agirien edukien lehentasun ordenari dagokionez:

-1. Agiri grafiko eta literarioak bat etortzen ez badira, testua lehenetsiko da marrazkiaren gainetik; bat ez etortzeak agiri grafikoetan gertatzen badira, berriz, eskala handienekoa lehenetsiko da eskala txikiagokoen gainetik, salbu eta kontrako interpretazioa ondorioztatzen ahal bada testutik.

-2. Agiri idatziak bat etortzen ez badira, Hirigintzako Arauen testua lehenetsiko da.

II. KAPITULUA

Lurzoruaren hirigintza araubidea

8. artikulua. Lurzoru urbanizagarriaren definizioa.

Lurzoru urbanizagarria "La Serrería" sektoreko lurrek osatzen dute, Elon eta Iharnotzen (Noain-Elortzibar) industrialdea egiteko baterako planak hala sailkatzen baititu bere determinazio grafiko eta idatzietan.

9. artikulua. Lurzoru urbanizagarriaren desagregazioa.

"La Serrería" sektorean esparru hauek daude:

Sektorea: mugarte osoa da.

Exekuzio unitatea: "La Serrería" sektorea, ondorio guztietarako, sektorearen muga berberak dituen exekuzio unitate bakartzat jotzen da.

Oinarrizko unitateak: antolamendu esparruak dira. Haien bidez ezartzen dira erabilera xehakatuak, aprobetxamenduak, lerrokadurak eta lurzoruen araubide publikoak edo/eta pribatuak.

Toki sistema: honakoek osatzen dute: A) Planaren barneko bide sareak eta sarbideek, sektorea inguru hurbilarekin lotzen dutenek, B) grafikoki mugatutako eremu libre, parke eta ekipamenduetarako lurzoruek.

Orubeak: eraikuntzaren lerrokadurek definitzen dituzten esparruak dira, zeinetan eraikuntzaren bat eraikitzea proiektatu baita.

10. artikulua. Lurzoru urbanizagarriaren kalifikazioa.

Plan honetako kalifikazioa aurreko artikuluan azaldu den zatiketa espazialarekin lotuta dago.

-Erabilera orokorra: industria / hirugarren sektorea eta ekipamenduak. Erabilera horien esparruen mugak Plan honetako planoetan daude.

-Erabilera xehakatuak: eraldatze industria (I), hirugarren sektoreko erabilerak (T), ekipamenduak (E), berdegune eta eremu libre publikoak (V). Horiek guztiak oinarrizko unitate bakoitzaren esparruan definitzen dira.

Erabilera xehakatuak lurzati bakoitzaren hirigintza fitxan definituko dira.

11. artikulua. Erabilera xehakatuen kalifikazioak.

Plan honetan ezarritako erabilera xehakatuak ez dira esklusiboak, lehenetsiak baizik, eta mota hauetakoak izan daitezke:

-Erabilera xehakatu nagusia.

Halakoa da Plan honetan oinarrizko unitate bakoitzerako zehazten dena.

-Erabilera xehakatu baimengarriak.

Erabilera nagusiari eransten ahal zaizkio, haietako batek ere bereak dituen ezaugarri eta eraginak galdu gabe. Elkarren arteko lotura ezinbestekoa dela-eta, baliteke erabilera nagusiaren aldean haien intentsitate erlatiboa nolabait murriztu behar izatea.

Erabilera baimengarri horiek Nafarroako Gobernuan jarduera sailkatu gisa tramitatu beharko dira gehienetan. Gainera, beste erabilerekin bateragarritasun funtzionala badutela frogatu beharko da haiek ezarri baino lehen, eta Udalari, lizentziaren aurretik, berariazko erabilera-baimena eskatu beharko zaio. Baimen hori eman dadin, ezarri nahi den erabilerak dena delako unitate, lurzati edo eraikinaren kontzeptu orokorrerako egokia izan behar du.

-Erabilera debekatuak.

Esparru bakoitzean, erabilera onartu, baimengarri edo bateragarri ez diren guztiak erabilera debekatuak izanen dira, eta Plan honetan ezarritako antolamenduarekin bateraezinak.

12. artikulua. Erabileren arteko bateragarritasunak.

1.-Erabilera nagusia: industria / hirugarren sektorea.

Erabilera baimengarriak: mota guztietako produktuen salmentarako galeriak eta lokalak; merkataritza enpresa bakarrarenak edo hainbat enpresarenak izan daitezke; hotel, jatetxe eta tabernak; Bileretarako establezimenduak, aisia, ikuskizunak lokal itxietan; Erregai hornitegiak; Autoentzako ikuztegia; Bulego independenteak edo hirugarren sektoreko nahiz industriako beste jarduera batzuei lotuak.

2.-Erabilera nagusia: ekipamendua.

Erabilera baimengarriak: Ostalaritza: jatetxeak, kafetegiak, tabernak.

Bileretarako establezimenduak, aisia, ikuskizunak lokal itxietan; hotelak / apopilo-etxeak; industrialdearen zerbitzurako azpiegiturak; bulegoak edo ekipamendu erabilerari lotutako beste lokal batzuk; bileretarako establezimenduak, aisia, ikuskizunak lokal itxietan; kiroletarako lokal itxiak.

3.-Erabilera nagusia: parke publikoa, berdegunea.

Erabilera baimengarriak: Ostalaritza: jatetxeak, kafetegiak, tabernak.

13. artikulua. Homogeneizazio koefizienteak.

Erabileren homogeneizazio koefiziente hauek ezarri dira, sektoreko irabazteko aprobetxamenduen banaketa zuzenagoa izan dadin:

-Industria / hirugarren sektorea: 1,0 AU/m²e.

-Industriako edo hirugarren sektoreko bulegoak: 1,2 AU/m²e.

-Bulego independenteak: 1,2 AU/m²e.

-Ekipamendu pribatua: 1,2 AU/m²e.

-Etxebizitza bateragarria: 1,4 AU/m²e.

-Lurzoru pribatua: 0,1 AU/m²e

Aurreko taulako indizeak Plan honetan ezarri diren eraikitzeko ahalmenei aplikatuko zaizkie, aprobetxamendu homogeneizatuak kalkulatzeko.

Plan honetan eta birzatiketan eta egin gogo den bihurketan ezarritakoaren arteko aprobetxamendu aldeak, aprobetxamendu unitatetan emanik, berez ekarriko du aprobetxamendu soberakinak birzatitzea, 35/2002 Foru Legean ezarritako kudeaketa formulen arabera. Ordea, ez dira inola ere birzatituko aprobetxamendu alde negatiboak, zeinek, bihurketaren ondorioz, ezin izanen baitute ekarri, ezta ere, eraikuntza handitzerik.

III. KAPITULUA

Arau orokorrak

14. artikulua. Plan honetako determinazioak.

Plan honetan, ondoren aipatzen diren bitarteko guztiak edo haietako batzuk erabili dira hirigintzako determinazioak ezartzeko:

-Erabilera koefizienteak.

-Erabileren bihurgarritasun taulak.

-Erabilera publikoen eta erabilera pribatuen araubideak.

-Gehieneko eraikigarritasuna.

-Lerrokadurak.

Lurzatietarako eta toki sistemetarako hirigintza arau orokor edo/eta partikularrek eta antolamendu planoek osatzen dute dokumentazio arauemailea, haien bidez garatzen baitira determinazio hauek.

15. artikulua. Determinazio egituratzaileak.

Determinazio egituratzaileak lotesleak dira eta antolamendua definitzen dute. Honakoak dira:

a) Lurzoruaren sailkapena.

b) Sektorearen mugak; aldaketa txikiak bakarrik egiten ahal zaizkie, azaleraren %3 baino gutxiago ukitzen dutenak, lurzatien edo azpiegitura zehatzen mugetara egokitzeko.

c) Bide sistema orokorra: biribilgunea (hura urbanizatzea sektoreko betebeharretakoa izanen da).

d) Erabilera orokorra: industria - hirugarren sektorea. Planifikatutako lurzati pribatuen %80 baino gehiago hartuko du.

e) Haren irabazteko gehieneko aprobetxamendua: 0,644 AU/m²e.

f) Banaketa eremua, sektorea ere badena; haren eredu-aprobetxamendua 0,582 m²e/m²l da, eta haren homogeneizazio koefizienteak Araudi honetako 13. artikuluan ezarrita daude.

g) Planifikatutako ibai parkea babesteko gutxieneko arauak, haren hirigintza fitxan zehazten direnak.

Horietako edozein aldatzeko, Plan honetako aldaketa eta horren tramiteak egin beharko dira, plan partzial bateko aldaketa balitz bezala.

16. artikulua. Determinazio xehakatuak.

Plan honetako determinazio xehakatuak honakoak dira:

a) Barneko hiri sarearen definizioa. Urbanizazio proiektuan gehiago zehaztu ahal izanen da.

b) Hirigintza fitxa bakoitzean ezarritako araudi partikularrak, betiere irabazteko aprobetxamendua aldatzen ez bada.

c) Multzo osoa urbanizatzeko ezar daitezkeen faseak.

d) Hirigintzako araudi grafikoetan ezarritako oinarrizko unitateetarako erabilera xehakatuen esleipena.

e) Bakoitzari esleitzen zaion gehieneko azalera eraikigarria.

f) Barneko lerrokadurak, eraikuntzen kokapena, lorategiak, lurzati pribatuaren okupazioa etab.

Determinazio horiek udal mailako tramitazioen bidez aldatzen ahal dira. Betiere Araudi honetako erabileren bateragarritasun eta bihurgarritasun taulak aplikatuko dira, eta aldaketak xehetasun azterlanaren bidez edo eraikuntza proiektuaren bidez aurkeztu ahalko dira, kasuan kasukoa.

17. artikulua. Zenbakizko determinazio orokorrak.

-Sektorean mugatutako azalera: 293.206 m²l

-Gehieneko azalera eraikigarria: 170.639 m²e

-Eredu-aprobetxamendua: 0,582 m²e/m²l

-Aprobetxamendu homogeneizatua: 188.824 AU.

18. artikulua. Zenbakizko determinazio xehakatuak.

Aprobetxamendu hauek ezarri dira, erabilera xehakatuaren arabera:

Lurzoru pribatizagarria: 158.137 m²e x 0,1 AU/m² = 15.814 AU(*)

Azalera eraikigarria (industria / hirugarren

sektorea): 158.513 m²e x 1,0 AU/m² = 158.513 AU

Azalera eraikigarria (ekipamendua): 12.082 m²e x 1,2 AU/m² = 14.498 AU(*)

GUZTIRA: 170.639 m²e 188.824 AU

19. artikulua. Ezaugarrien fitxak oinarrizko unitateetarako.

Plan honetako etxe sail guztien ezaugarri zehatzen fitxak (hirigintza fitxak) erantsi dira, Planaren memoriaren barnean.

Etxe sail bakoitzean, lurzati guzti-guztiek bete behar dituzte gehieneko okupazioari eta azalera garbiaren araberako aprobetxamendu unitateei dagozkien ezaugarriak.

Eraikuntzak okupatzen ahal duen gehieneko azalera eta aprobetxamenduak lurzati jakinen artean aldatzeko baimena eman ahal izanen da, baina emaitzak ez ditu inoiz gaindituko bi ezaugarri horien mugak. Halako aldaketak tramitatzeko, lurzati emaileen eta hartzaileen xehetasun azterlana egin beharko da.

20. artikulua. Aldi berean eraiki eta urbanizatzea.

Eraikitzeko eskubidea erabiltzen ahalko da urbanizazioko lanak amaitu baino lehen, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Irmotu bada, administrazio bidean, birzatiketa proiektua behin betikoz onesteko egintza.

b) Formalizatu baldin bada, Udalaren alde, Planean horniduretarako eta erabilera eta jabari publikoko eremu libreetarako erreserbaturiko lurren lagapena.

c) Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsi bada.

d) Urbanizazioko lanak nola dauden ikusirik, Administrazioari iruditzen bazaio Planeko kasuan kasuko etapako lurzati guztiek orube bihurtzeko behar diren zerbitzu guztiak edukiko dituztela eraikuntza lanak amaitzen direnerako.

e) Behar adinako fidantza ematen bada, legerian onartzen diren moduetako edozeinen bidez, kasuan kasuko urbanizazio-lanak burutuko direla bermatzeko.

f) Lizentzia eskatzeko idazkian, sustatzaileak eraikuntza ez erabiltzeko konpromisoa hartzen badu, urbanizazioko lanak amaitzen diren arte.

Eraiki eta aldi berean urbanizatzeko betebeharra betetzen ez bada, ukatu eginen dira bizigarritasun zedula eta eraikuntza lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia.

21. artikulua. Kudeatzeko arauak.

Plan honetako kudeaketa sistema konpentsazioa da.

Hori dela eta, 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan eta 85/95 Foru Dekretuaren 71. artikuluan agindutakoarekin bat, Plan hau tramitatzen den bitartean edo ondoren konpentsazio batzordearen estatutuak tramitatuko dira.

Plana eta konpentsazio batzordearen estatutuak behin betiko onetsitakoan, hilabeteko epean, batzordea eratuko da eta sektorea birzatitu eta urbanizatzeko proiektuak enkargatuko dira. Batzordea eratzen denetik sei hilabete igaro baino lehen proiektu horiek udalei aurkeztuko zaizkie tramitatzeko.

Konpentsazio batzordeak urbanizazio obrak kontratatu beharko ditu hiru hilabeteko epean, sektorea birzatitu eta urbanizatzeko proiektuak behin betiko onesten direnetik hasita.

Konpentsazio batzordeak konpromisoa hartuko du industrialdearen funtzionamendu egokia bermatzeko industrialdetik kanpo egin behar diren azpiegitura orokorrak egiteko, bere kargura, azpiegitura horien ardura duten Gobernuko departamentuek ezartzen dituzten baldintzak eta zerbitzuak betez.

22. artikulua. Egiteko epeak.

Epe bakarra ezarri da sektore osoa urbanizatzeko: Udalak urbanizaziorako lizentzia eman duela jakinarazten duenetik 18 hilabete igaro baino lehen amaitu behar da.

Ez da eperik ezarri eraikuntza pribatuak egiteko.

IV. KAPITULUA

Definizioak eta kontzeptuak

23. artikulua. Lerrokadura ofizialak.

Irudien bidez definitzen dira. Erabilera publikoko eremua lurzati pribatiboetatik (jabetza pribatukoak nahiz publikoak) bereizten dute.

24. artikulua. Eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak.

Irudien bidez definitzen dira, eta lurzati baten barnean eraiki daitekeena mugatzen dute. Gehieneko lerrokadura eta nahitaezko lerrokadura bereizten ez diren lurzatietan azken hori izanen da gehienekoa.

25. artikulua. Eraikuntzaren nahitaezko lerrokadurak.

Eraikuntzen fatxaden %80tik gorako zatia nahitaez atxiki behar zaien lerrokadurak dira.

26. artikulua. Eraikuntzaren sestrak.

Bide, plaza edo kaleetako altitude kotak dira, planetako edo urbanizazio proiektuetako agirietan definituak.

27. artikulua. Gehieneko azalera eraikigarria.

Eraikineko solairu guztien azalera eraikien batura da, sotoa kontuan hartu gabe, tipologia guztietan.

Azalera eraikia, eraikigarritasun kontsumoaren konputuari dagokionez, eraikuntzaren kanpo perimetroak inguratzen duen azalera izanen da. Estalitako gune irekien azaleraren %100 kontatuko da eraikigarritasunari dagokionez, eta erabil daitezkeen hegalkin estali gabeen (balkoiak) azaleraren %50.

28. artikulua. Eraikuntzaren atzeraemanguneak.

Lerrokadura ofizialen eta eraikuntzaren lerrokaduren arteko guneak dira.

29. artikulua. Hegalkinak.

Hegalkinak dira fatxadaren lerrokaduratik kanpora irteten diren eraikuntza zatiak, bizitzeko erabil daitezkeenak eta eraikuntzaren bolumetriaren osagai direnak, berdin dio zein motatako materialez eginak diren.

Art. 30. Elementu irtenak.

Bizitzeko erabili ezin diren eraikuntza zatiak dira, lerrokadura ofizialetatik kanpora irteten direnak eraikuntza-, konposizio- edo dekorazio-elementu gisa.

31. artikulua. Eraikuntzen garaiera.

Espaloiko behereneko sestratik, fatxadaren lerrokaduran, azken solairuko forjatuaren edo sabaiko egituraren azpialderaino dagoen distantzia bertikala da. Eraikuntzaren gehieneko garaiera horren gainetik eraikitzen diren peto, eskudel, iragarki eta abarrekoak gehienez bi metrokoak izanen dira. Elementu berezi garaiagoak ere baimendu ahalko dira, Udalari behar bezala frogatzen bazaio haien beharra.

32. artikulua. Solairuen garaiera librea.

Sabaiaren azpialdetik zorurainoko distantzia da, solairua erabat bukaturik dagoela.

33. artikulua. Sotoak.

Ordenantza honen ondorioetarako, sotoa lur azpiko solairua da, sabaia 1,00 m-tik beherako kotan duena urbanizazioaren sestraren gainetik, fatxadaren erdiko puntuan neurtuta.

34. artikulua. Beheko solairua.

Eraikin bateko beheko solairua da zoladura kale publikoaren sestraren pare duena fatxadaren erdiko puntuan, edo gehienez ere 1,00 metro gorago. Kaleko sestrarekin alde handiagoa badu, goiko solairua da.

V. KAPITULUA

Industriarako eta hirugarren sektorerako arau partikularrak

35. artikulua. EREMUA

Aplikazio eremua erabileren planoan mugatutako etxe sailak dira.

36. artikulua. Lurzatiketarako baldintzak.

Fatxada-fronte gutxienekoa: 10 m.

Gutxieneko lurzatia: 400 m²l B, D eta G etxe sailetan.

1.501 m²l A, C eta F etxe sailetan.

3.001 m²l H, I, J, K, L eta M etxe sailetan.

37. artikulua. Eraikuntzaren lerrokadurak.

Eraikinen lerrokadurak planoetan ezartzen dira. Bi mota bereizten dira: nahitaezko lerrokadura (eraikinaren fatxadaren %80tik gorako zatia atxiki behar zaiona) eta gehieneko lerrokadura (fatxadatik kalerantz ez, baina fatxadatik barnerantz mugitzen ahal dena).

Gehieneko lerrokadura eta nahitaezko lerrokadura bereizten ez diren lurzatietan azken hori izanen da gehienekoa.

Lerrokadura ofizialetatik kanpora hegalkinak bakarrik ateratzen ahal dira, dagokien artikuluan ezarritako baldintzak betez.

38. artikulua. Lurzatiaren okupazioa.

Etxe sail bakoitzean eraikuntzak gehienez okupatzen ahal duena ezartzen da, betiere eraikuntzaren gehieneko edo/eta nahitaezko lerrokaduren ingurakariaren barnean.

Soto edo erdisotoek, oinplanoan, ezin izanen dituzte lerrokadura ofizialak gainditu, eta beti egonen dira lurzati pribatuaren barnean.

39. artikulua. Eraikigarritasuna.

Gehieneko eraikigarritasuna oinarrizko unitateen hirigintza fitxetan ezartzen da.

Etxe saileko lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira. Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia,

-Gehieneko okupazioa,

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

40. artikulua. Solairu kopurua eta eraikuntzaren garaiera.

Solairuak behekoa eta solairuartea izanen dira gehienez. Nabearen garaiera 12 metro baino gutxiago izanen da, espaloitik neurtua, fatxada unitario bakoitzaren erdiko puntuan.

Sotoko solairu bat egin ahal izanen da biltegi, instalazio edo aparkalekuetarako; sotoa ez da kontuan hartuko eraikigarritasunaren kalkuluan.

Solairuarteak eraiki ahal izanen dira. Eraikigarritasunari eta aprobetxamendu unitateei dagokienez, beheko solairuko lokalak balira bezala kontatuko dira. Solairuartearen eta azpiko espazioaren garaiera librea 2,20 m-tik gorakoa izanen da puntu guztietan.

Solairuarteak gehienez ere beheko solairuko lokalaren azaleraren %50 okupatuko du. Solairuarteak sarbidea izanen du nabearen barnealdetik, ez da beheko solairutik independentea izanen, salbu eta 500 metro karratutik gorako azalera eraikia duenean; halakoetan kudeaketa entitate independentea osatu ahalko du.

Industriarako edo hirugarren sektorerako lokalen zoladura ezin da egon 100 urtean behingo uholdeen kotatik 0,50 m baino beherago.

Etxebizitzetako eta hotel-logeletako zoladura ezin da egon 500 urtean behingo uholdeen kota baino beherago.

41. artikulua. Estalkiak.

Ez da baldintzarik ezarri eraikinetako estalkien formari eta materialei buruz.

Estalki gainera erortzen den euri ura bildu eginen da eta euri uren sareraino bideratuko da lurzatiaren barnetik, eremu publikora zuzenean ezer isuri gabe.

Estalkietan energia ekoizteko instalazio ez kutsatzaileak jarri ahal izanen dira: eguzki panelak, plaka fotovoltaikoak etab.

42. artikulua. Barneko aparkalekuen dotazioa.

Proiektaturiko erabilerak okupazio maila handia eragiten badu (merkataritza galeriak, supermerkatuak, ikuskizunetarako lokalak, bilera zentroak, lokal publikoak etab.), nahitaezkoa izanen da aparkalekuetarako sotoa egin eta egokitzea. Udalak erabilera horretarako ezartzen dituen kopuruak eta baldintzak beteko dira.

Garajeko arrapalak eta ateak ez dira eremu publikoan sartuko.

43. artikulua. Baldintza estetikoak.

Fatxaden konposizioa aukerakoa izanen da. Betiere, atzealdeen ezaugarriak dituzten materialak eta konposizioa baztertuko dira.

Fatxadetako materialak iraunkorrak eta kalitatekoak izanen dira: ageriko adreilua, ageriko hormigoi blokeak, plakazko estaldurak, erremate tratatua duten ageriko hormigoiak, xafla aurrelakatuak, etab. Debeku da pinturak erabiltzea fatxadaren akaberarako. Udalak baztertu ahal izanen ditu kalitate txarreko materialak, laster hondatzen direnak edo itxura egokia ez dutenak.

Nabe bakoitzaren jabeak fatxadak ongi zainduta eduki behar ditu.

Eraikinek taxuzko diseinu berariazkoa izanen dute. Ez dute inola ere barrakoi eta gisa horretako eraikinen antzik izanen. Udalak zilegi izanen du, beharrezkoa iruditzen bazaio, diseinuan edo kanpoko fatxaden tratamenduan aldaketak egitea, nahi duen helburura iristeko.

Ez da onartuko fatxadaren lerrokaduratik eremu publikoaren gainera irteten den elementurik, 2 m-tik beherako hegada eta 3 m-tik gorako garaiera librea duten markesinak izan ezik. Errotuluak eta bestelako apaingarriak edo/eta publizitate elementuak gehienez 15 cm aterako dira fatxadako lerrokaduretatik kanpora. Fatxadatik kanpora irteten diren elementu horiek zuhaitz, farola eta antzekoetatik metro batera egonen dira, gutxienez.

44. artikulua. Lurzatiko itxiturak eta barneko eremu librea.

A.-Eremu publikora ematen duten itxiturak

Eremu publikora ematen duen lurzatiko itxitura gehienez 2,00 m garai izanen da. Beheko zatia, 1,00 m-raino, ageriko hormigoi armatuzko zokaloa izanen da, eta gainerakoa honela osatuko da: zokaloaren material bereko ostikoak modulazio erregularretan, metalezko hesi zurruna (ez sarea) eta heskaia lurzatiaren barneko aldean, landareen iraupena bermatzen duen ureztapen sistema automatikoarekin.

Debekaturik dago metalezko sarea, plastikoak edo landare ez diren bestelako material opakuak jartzea, eremu publikotik ikusten den aldean.

B.-Lurzatien arteko barne itxiturak

Lurzatien arteko barne itxiturak mugakideekin ados jarrita eginen dira. Aurrekoen antzekoak izanen dira, edo bestela heskaiak, edo metalezko sarea zokaloarekin edo zokalorik gabe. Bihurdurazko sare metalikoak erabiltzen ahal dira. Gehieneko garaiera eta zokaloarena kanpoko itxiturarenak bezalakoak izanen dira.

Debekaturik dago metalezko xaflak, plastikoak edo landare ez diren bestelako elementu opakuak jartzea, eremu publikotik ikusten den aldean.

Lurzatietako ateak ez dira eremu publikorantz zabalduko.

Lurzatiaren barneko eremu libreak zoladura izanen du, edo bestela lorategia izanen da, ureztapen sistema automatikoduna. Garbi eta txukun edukiko da.

C.-Mantentzea

Kanalizazioak, kutxetak, zintarriak edo beste elementu nahiz instalazio orokorrak hondatu edo hautsiz gero, batez ere nabeetako obrak egiten direnean, kalteak berehala konponduko dira lurzatiaren esleipen-hartzailearen kargura.

45. artikulua. Beste baldintza batzuk.

A) Instalazio eta zerbitzuak. Aireberritzeko, girotzeko eta aireztapen artifizialeko instalazioak, ke eta gasak ateratzeko hodiak eta abarrekoak estalkira joanen dira zuzenean eta inoiz ere ez fatxadara.

B) Irisgarritasuna. Beheko solairuko sarbidea mugikortasun urriko pertsonek erraz erabiltzeko modukoa izanen da. Zehatz-mehatz beteko dira Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea, hura garatu eta aplikatzeko ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua eta aurrerantzean arlo honetan indarra hartzen duten arauak.

C) Merkataritzako lokalak eta ostalaritzakoak. Lokal horiek gutxienez 2,60 m-ko garaiera librera izanen dute. Debeku da sotoetan merkataritzako lokalak eta jatetxeak jartzea.

D) Proiektuak. Eraikinak egiteko proiektuek eta eraikuntzako materialek suteei buruzko legezko araudi gutxienekoa bete beharko dute, lokalen arteko su kontrako egonkortasunari eta erresistentziari dagokienez behintzat.

46. artikulua. Etxe sailetako hirigintza fitxak.

Esparru honetako antolamenduan proposaturiko etxe sailen ezaugarriak fitxa banatan deskribatzen dira, baita hirigintzako eskubide eta betebeharrak zehaztu ere. Nola interpretatu fitxa horiek:

-Etxe saila: etxe sailaren erreferentzia, dagokion planoaren arabera

-Erabilera: erabilera nagusia; horren ordez erabilera bateragarri onartuak jartzen ahal dira.

-Solairuak: beheko solairua + goiko solairuen gehieneko kopurua.

-Azalera: lurzati pribatizagarriaren azalera

-Gehieneko okupazioa: sestra gaineko eraikuntzak gehienez okupatzen ahal duen azalera. Hirigintzako aprobetxamendua kontsumitzen du.

-Hirigintzako aprobetxamendu homogeneizatuko unitateak, AU

-Beste ohar batzuk: etxe sail bakoitzerako arau bereziak; nahitaez bete behar dira.

ETXE SAILEN KOKAPEN PLANOA

1. fitxa

Etxe saila: A

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 11.489 m²l

Okupazioa, gehienez: 9.695 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 11.364 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.149 AU

Eraikuntzetan 11.634 AU

Guztira 12.783 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 1.501 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 7

2. fitxa

Etxe saila: B

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 17.834 m²l

Okupazioa, gehienez: 17.834 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 22.629 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.783 AU

Eraikuntzetan 22.629 AU

Guztira 24.412 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 400 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 44

3. fitxa

Etxe saila: C

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 9.092 m²l

Okupazioa, gehienez: 7.650 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 9.180 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 909 AU

Eraikuntzetan 9.180 AU

Guztira 10.089 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 1.501 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 6

4. fitxa

Etxe saila: D

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 12.000 m²l

Okupazioa, gehienez: 12.000 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 15.100 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.200 AU

Eraikuntzetan 15.100 AU

Guztira 16.300 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail hau okupazio trinkoko habia-nabeetarako da.

Etxe saileko lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 400 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 30

5. fitxa

Etxe saila: F

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 5.212 m²l

Okupazioa, gehienez: 4.454 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 5.345 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 521 AU

Eraikuntzetan 5.345 AU

Guztira 5.866 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 1.501 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 3

6. fitxa

Etxe saila: G

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 11.747 m²l

Okupazioa, gehienez: 11.747 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 14.771 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.175 AU

Eraikuntzetan 14.771 AU

Guztira 15.946 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 400 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 29

7. fitxa

Etxe saila: H

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 10.170 m²l

Okupazioa, gehienez: 7.410 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 8.892 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.017 AU

Eraikuntzetan 8.892 AU

Guztira 9.909 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 3.001 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 3

8. fitxa

Etxe saila: I

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 12.742 m²l

Okupazioa, gehienez: 8.625 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 10.350 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.274 AU

Eraikuntzetan 10.350 AU

Guztira 11.624 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Lurzati honek bide zorra du, eta are okupazio zortasuna ere, ordaindu beharrekoa, industrialdearen zerbitzurako azpiegitura orokorrak ezartzeko, horiek ezinbestekoak badira.

Gutxieneko lurzatia: 3.001 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 4

9. fitxa

Etxe saila: J

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 13.500 m²l

Okupazioa, gehienez: 11.250 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 13.500 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.350 AU

Eraikuntzetan 13.500 AU

Guztira 14.850 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 3.001 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 4

10. fitxa

Etxe saila: K

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 11.347 m²l

Okupazioa, gehienez: 11.347 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 13.616 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 1.135 AU

Eraikuntzetan 13.616 AU

Guztira 14.751 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 3.001 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 3

11. fitxa

Etxe saila: L

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 22.091 m²l

Okupazioa, gehienez: 18.832 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 2.598 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 2.209 AU

Eraikuntzetan 22.598 AU

Guztira 24.808 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 3.001 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 7

12. fitxa

Etxe saila: m.

Erabilera: industria / hirugarren sektorea

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea

Azalera: 8.631 m²l

Okupazioa, gehienez: 8.631 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 10.942 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 863 AU

Eraikuntzetan 10.942 AU

Guztira 11.805 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetako lurzatiketa proiektuaren bidez, etxe saila jabeek nahi dituzten lurzatietan banatuko da. Betiere industrialdeko eta kasuan kasuko udalerriko hirigintzako araudiak bete behar dira.

Lurzatiketa proiektuaren agirian, ateratzen den lurzati bakoitzeko, ondoko hauek justifikatuko dira, gutxienez:

-Azalera garbia.

-Gehieneko okupazioa.

-Gehieneko aprobetxamendu unitateak.

Prozedura bera eta hirigintzako irizpide berak erabiliz, hasierako lurzati horietako edozein berriz zatitu ahal izanen da.

Gutxieneko lurzatia: 3.001 m²l

Jardueren gehieneko kopurua: 3

13. fitxa

Etxe saila: E-1

Erabilera: erabilera askotarako ekipamendua

Solairuak, gehienez: garaiera < 12 m.

Azalera: 6.415 m²l

Okupazioa, gehienez: 5.096 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 6.263 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 642 AU

Eraikuntzetan 7.515 AU

Guztira 8.157 AU

Beste ohar batzuk: eremu honetarako, lehentasunezko erabilera gisa proposatzen dira hotela, jatetxea edo/eta erregai hornitegia, industrialdearen zerbitzurako.

15. fitxa

Etxe saila: E-3

Erabilera: erabilera askotarako ekipamendua

Solairuak, gehienez: Beheko solairua + Solairuartea < 9 m.

Azalera: 1.585 m²l

Okupazioa, gehienez: 1.585 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 1.902 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 159 AU

Eraikuntzetan 2.282 AU

Guztira 2.441 AU

Beste ohar batzuk: erabilera proposatuak ibai parkearen zerbitzurako aisia edo/eta kirol instalazioak dira.

16. fitxa

Etxe saila: E-4

Erabilera: erabilera askotarako ekipamendua

Solairuak, gehienez: garaiera < 12 m.

Azalera: 3.832 m²l

Okupazioa, gehienez: 3.264 m²l

Gehieneko azalera eraikigarria: 3.917 m²e

Aprobetxamendu unitateak: Lurzoruan 383 AU

Eraikuntzetan 4.700 AU

Guztira 5.083 AU

Beste ohar batzuk: etxe sail honetarako, lehentasunezko erabilera gisa proposatzen dira hotela, jatetxea edo/eta erregai hornitegia, industrialdearen zerbitzurako.

17. fitxa

Etxe saila: V

Erabilera: parke publikoa

Solairuak, gehienez: Beheko solairua.

Azalera: 55.212 m²l

Okupazioa, gehienez: %2 (*)

Aprobetxamendu unitateak: 0 AU (**)

Beste ohar batzuk: (*) Parkeko erabileren zerbitzurako instalazio publikoekin bakarrik. Debekaturik dago irabazteko edozein eraikuntza pribatu.

(**) Eraikuntza publikoak direnez, eraikin publikoak eraiki badaitezke ere, ez dira irabazteko aprobetxamendu gisa kontatzen

Urbanizazio proiektuan tratamendu berezia emanen zaie Donejakue Bideko zoladurari eta bertako paisaiaren tratamenduari.

18. fitxa

Etxe saila: P

Erabilera: kale publikoak

Solairuak, gehienez: bat ere ez.

Azalera: 84.307 m²l

Okupazioa, gehienez: 0 m²l (*)

Gehieneko azalera eraikigarria: 0 m²e

Aprobetxamendu unitateak: 0 AU.

Beste ohar batzuk: (*) Instalazio publiko finkoren bat eraiki behar balitz, esate baterako kabinak, kioskoak etab., horiek ez lirateke kontatuko irabazteko aprobetxamendu gisa.

VI. KAPITULUA

Ekipamendu erabilerei buruzko arau partikularrak

47. artikulua. Eraikuntzaren kokapena lurzatiaren barnean.

Eraikinaren kokapena aukerakoa da, lerrokadura ofizialari dagokion gehieneko ingurakari eraikigarriaren barnean.

48. artikulua. Lurzatiketarako baldintzak.

Ez da gutxieneko lurzati eraikigarririk zehaztu.

49. artikulua. Gehieneko okupazioa.

Etxe sail bakoitzean eraikinek gehienez zenbat okupatzen ahal duten zehaztu da.

50. artikulua. Eraikigarritasuna.

Gehieneko eraikigarritasuna kasuan kasuko hirigintza fitxan ezarri da.

51. artikulua. Eraikuntzaren lerrokadurak eta garaiera.

Dotazioetarako eraikin publikoek ez dute mugarik oinplanoko lerrokadurei eta garaierari dagokienez.

Ekipamendu pribatuetarako eraikinek kasuan kasuko hirigintza fitxan agindutakoa bete behar dute.

52. artikulua. Baldintza estetikoak.

Diseinua eta konposizioa aukerakoak izanen dira formaz eta materialez, salbu eta unitate formalaren mugak, urbanizazioko gune adierazgarrietan ezarritakoak.

53. artikulua. Beste baldintza batzuk.

A) Erabilera. Udalak garaia denean zehazten duen erabilera izan dezakete, Plan honetan proposaturiko erabilera orientagarri gisa ematen baita.

B) Irisgarritasuna. Beheko solairuko sarbidea mugikortasun urriko pertsonek erraz erabiltzeko modukoa izanen da. Zehatz-mehatz beteko dira Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea, hura garatu eta aplikatzeko ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua eta aurrerantzean arlo honetan indarra hartzen duten arauak.

C) Instalazio eta zerbitzuak. Lokal publikoek minusbaliatuentzako komuna izanen dute. Erabilera publikoko lokalek gutxienez 2,60 m-ko garaiera librea izanen dute. Aireberritzeko instalazioak, girotzekoak, aireztatzekoak eta abarrekoak zuzenean joanen dira estalkira, eta inoiz ere ez fatxadara.

D) Lurzatiko eremu librea. Gomendatzen da lurzatiko espazio librea irekia eta itxiturarik gabea izan dadila. Hala ere, dotazioaren berezitasunengatik itxiturak beharrezkoak badira, industriarako eta hirugarren sektorerako eremuari aplikatu behar zaion artikulu berariazkoan dauden irizpideei jarraituko zaie.

Eraikuntzarik gabeko zatian oinezkoentzako eremuak, berdeguneak edo/eta jolaslekuak eta horrelakoak ezarri ahal izanen dira. Betiere zoladura izanen dute, inguruko urbanizazioaren pareko kalitatearekin, edo/eta lorategiak, ureztapen automatikoarekin.

E) Bulegoak, merkataritzako lokalak eta etxebizitzak. Ekipamendu erabileraren osagarri diren merkataritzako lokalak onartuko dira, bai eta etxebizitzak ere, haien zaindari edo atezainentzat soil-soilik. Gehienez ere etxebizitza bat izanen da 10.000 m²-tik gorako lurzati bakoitzeko, eta etxebizitzaren azalera eraikia 120 m² baino gutxiagokoa izanen da.

VII. KAPITULUA

Urbanizatzeko arauak

54. artikulua. Interpretazioa.

Arau hauen interpretazioa Memoriaren eta Hirigintzako Araudi Orokorraren testuinguru orokorra kontuan hartuta eginen da, haien asmo eta helburuei jarraituz eta haien mende.

Zalantza edo zehazgabetasun kasuetan, beti eginen da aldez aitzinetik urbanizatzearen eta ahalik eta zerbitzu gehien antolatzearen alde.

55. artikulua. Oztopo arkitektonikoak kentzea.

Behar diren diseinu neurri guziak hartuko dira oztopo arkitektonikoak kentzeko. Proiektu teknikoen memorian atal berezi bat sartuko da, oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruz indarra duen legeria nola betetzen den azaltzeko (gaur egun, Oztopo fisiko eta sentsorialei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea eta ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua, 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko Erregelamendua onesten duena).

Goian aipatu 4/1998 Foru Legea betetze aldera, babes berezia izanen duen ibilbide bat proposatzen da, bertan arreta berezia jar dadin horrelako oztopoak kentzeko: ibai parkearen mutur batetik bestera doan Donejakue Bidearen tartea, hain zuzen ere, planoetan ageri dena.

56. artikulua. Aplikazio eremua eta irizpide orokorrak.

Arau hauek sektorean egiten diren urbanizazio obra guztiei aplikatuko zaizkie, edozein izanik ere haien proiektua eta haiek egiten dituzten pertsona edo entitateak.

Plan honekin batera edo geroago urbanizazio proiektua eginen da, eta bakarra izanen da sektore osorako. Hartan zehaztuko dira espazio publikoaren eraikuntza nahiz kalitate arloko xehetasun guztiak, eta ondoren azaltzen direnak bete beharko dira, eremu publikoaren hiri-kalitatearen bermetzat:

-Hondeaketak eta lur mugimenduak.

-Bide eta espaloiak zolatzea eta seinale horizontal eta bertikalak jartzea.

-Ureztatzeko sareak eta sute ahoak.

-Ur beltzen eta euri uren hustubideen sarea.

-Ura banatzeko sarea.

-Argindarra banatzeko sarea.

-Gas naturalaren sarea.

-Telekomunikazioetako hodiak.

-Parkeak, lorategiak, eremu libreak eta hiri altzariak.

-Kaleko argiak.

-Beste sare eta kanalizazio batzuk.

Urbanizazio proiektuak antolatu beharko du sektorearen barneko hiri zerbitzuen eta inguruetatik pasatzen diren zerbitzu orokorren arteko lotura, eta azken horiek behar adinako hornidura edo ahalmena dutela egiaztatu. Baterako Plan honetako azterlan ekonomikoan aipatzen diren hargune orokorrak ere jasoko ditu (edo haien kostuaren zati proportzionala); honako hauek, zehazki:

N-240 errepidearekin lotzeko biribilgunea handitzea eta NA-234 errepidea handitzea

Ur beltzen hodi biltzailearen zati proportzionala Elortzibarreraino.

SCPSAren kanona, bere hodi biltzaileak aurreko hargunetik luzatzeagatik.

Iharnozko ur biltegia handitzea 1.000 m³-ko edukiera izateko.

Ponpaketa eta elikadura sareak handik industrialderaino.

Urbanizazio proiektuaren aurretik azterlan geoteknikoa eginen da eta hura hartuko da oinarritzat bide-zoruen, zoladuren, drainatze bideen, zimenduen, hodien elkarguneetako indargarrien eta abarrekoen neurri egokienak kalkulatzeko.

Ezarritako hirigintza baldintzak errespetatuko dira eta espresuki justifikatu beharko da hiri antolamendua hobetzeko xedez egiten den edozein aldaketa. Aldaketa horiek inoiz ez dira izanen eremu publikoaren ezaugarrien kalterako, partikularren interesen aldean.

Urbanizazio proiektuak kasu bakoitzean egin behar diren obrak ongi zehazteko determinazioak bilduko ditu: bide sareko eta oinezkoentzako ibilbide edo eremuetako zoladura, lorategiak, zuhaitzak, hiri altzariak, ur hornidura eta banaketa, saneamendua eta estolderia, argindar eta gas hornidura, kaleko argiak, telefonia eta beste zerbitzu batzuk.

Instalazio sare guztiak lur azpikoak izateko proiektatu beharko dira, indarra duten araudiei jarraituz, eta konpainia hornitzaileen eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

Etxe sail edo lurzati bakoitzaren barneko urbanizazio obrak eraikuntza proiektuan sartuko dira, hala behar denean.

Ibai parkea, euri urak eta ur beltzak, ezponda berriak eta kutsadura luminikoa direla-eta urbanizazio proiektuan dauden konponbide teknikoak Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari igorriko zaizkio.

Arroko erakundeari (Ebroko Ur Konfederazioa) ur jabari publikoaren gaineko jarduketetarako lizentzia eskatuko zaio.

Debekaturik dago obretan ibaira zuzenean isurketak egitea.

Ibai parkean ez da azpiegiturarik ez instalaziorik izanen.

57. artikulua. Lur berdinketak eta lur mugimenduak.

Lur mugimenduak osorik eginen dira eremu publikoa ukitzen badute edo/eta hura ongi uzteko beharrezkoak badira.

Erabilera publikoko eremuetan lur-berdinketa eta zoladura emateko lanak egiteko, honako irizpide orokor hauek kontuan hartuko dira: ibilgailuen karga eta klimatologia jasateko zoladurak behar duen sendotasuna, uraren aterabidea saneamendu eta drainaketa-sarera, eraikiko diren instalazioen aurreikuspena (profilak erregularrak eta hodi-bideak dagokien jarraikortasunarekin), oinezkoen segurtasuna eta denboraren joanean mantentzeko erraztasuna.

Bereziki, funtsezkoa izanen da landarezko jantzia erabiltzea edo kontserbatzea. Horretarako, urbanizazio edo eraikuntzako obrak hastean, jantzi hori eraman beharko da antzeko ezaugarriak dituen bertze lurren baten gainera edo, bertzela, bertan zuzenean erabiltzen ahal da, kasuko obran lorezaintzako lanak ere sartuak badaude.

Makaldiak landatuta dauden terrazan, lurraren egungo kotari eta baldintza edafikoei eutsiko zaie, eta ezin izanen da lurraren ezaugarriak aldarazten dituen jarduerarik egin (materialak pilatzea, makineria sartzea etab.).

Kaleen behin betiko sestrak 500 urtean behingo uholdea ahalik ongien saihesteko moduan proiektatuko dira, eraginpeko eremuan uholde hori arriskutsua izan ez dadin.

58. artikulua. Zoladurak.

Zoladura mota bakoitzari dagokion egitura-sekzioa hautatuko da, bide guztien funtzionamendu ona bermatzeko, izanen duten trafikoaren arabera.

Galtzada eta espaloien egitura-sekzioek Errepideei buruzko Jarraibidean ezarritakoa beteko dute.

Eremu publikoko gune zolatuetan paisaiaren ezaugarrien araberako materialak erabiliko dira, honako hauek, hain zuzen ere:

-Espaloiak: hormigoi aurrefabrikatuzko ertzak, terrazo irristagaitza eta azpian hormigoi armatuzko zola eta zagor trinkotuzko oinarri pikorduna. Oinezkoentzako pasabideetako espaloi-oketsek %8ko malda izanen dute gehienez, eta 2,00 m-ko zabalera gutxienez.

-Trafiko astunerako prestatutako zoladurak: zagorrezko edo zabor-legar trinkotuzko oinarria, 30 cm-koa, eta aglomeratu asfaltikoa berotan, bi geruzatan: gutxienez 6 cm kareharriz eta gutxienez 4 cm D-12 motako agregakin ofitiko trinkoz, itsaspen eta inprimazio garaztada egokiekin.

-Bidexka publikoak eta oinezkoentzako bide-sarea parke eta plazetan: zoladura hormigoi inprimatuz edo marratuz eta abarrez eginen da, udal teknikarien irizpideei jarraikiz.

-Espaloi tarte estuetan edo minusbaliatuentzako pasabideen inguruetan, zuhaitz-txorkoen zuloak betetzeko piezak jarriko dira, espaloiarekin berdintzeko.

Parkean ahalik eta zatirik txikiena zolatuko da. Barneko bidearen zoladura gehienez 3 m zabal izanen da.

59. artikulua. Hornidura eta saneamendua.

Saneamendu sarea banatzailea izanen da. Bai berak eta bai uraren hornidura eta banaketa sareak Iruñerriko Ur Mankomunitatearen araudian ezarritako irizpide eta baldintza guztiak bete behar dituzte. Beraz, araudi horretara jo behar da.

Hornidura sareari dagokionez, orain Iharnotz inguruan bakarrik dago hornidura, Elortzibarko ponpak elikatzen duen 550 m³-ko biltegi baten bidez; biltegi horretatik ura Eloko biltegira ponpatzen da.

Horregatik biltegi berri bat egitea proposatzen da, egungo hornidura beharrak eta etorkizunekoak asetzeko adinakoa, dela Iharnozko biltegiaren ondoan, dela beherago, aztergai dugun eremua bakarrik hornitzeko. Horrek guztiak Elortzibarko ponpaketa estazioa eta haren elikadura berraztertu beharra ekar lezake.

Euri uren sareak galtzadetako hustubideetatik eta eraikitako lurzatietako sare independenteetatik bilduko du ura eta zuzenean isuriko du Elortz ibaira. Isurketarako baimena eskatu behar zaio Ebroko Ur Konfederazioari.

Inguruan ez dago ur beltzen sarerik, Iharnotzen putzu septiko bat dago, besterik ez. SCPSA lehenbiziko azterlanak egiten ari da Eloko eta arroko beste herri batzuetako ura jasoko duen araztegia egiteko. Beraz, SCPSAko zerbitzu teknikoekin batera aztertuko da ea Elo baino beherago dagoen inguru honetan araztegia egin daitekeen, eta bestela ura Eloko araztegi berrira ponpatu behar litzateke, eta araztegi hori handiagoa egin eta horrek dakartzan gastuak ordaindu.

Ur beltzen hodi biltzailea SCPSAren saneamendu sarearekin konektatuko da.

Proiektuan isurketa urak tratatzeko sistema sartuko da, eremu zolatuetatik datorren urak kutsadurarik eragin ez dezan.

60. artikulua. Ureztapen ahoak eta sute ahoak.

Ureztapen ahoak paratuko dira kaleetan eta lorategi aldeetan, mangerak lotu ahal izateko. Behar-beharrezkoak baizik ez dira proiektatuko. Lorategietan, berriz, berdeguneetan eta igarobideen inguruetan jarriko dira. Ureztapen ahoak COPA motakoak izanen dira, oin haridunekoak eta zutabearen bidez eragiten zaienak. Hodia "T" erako pieza baten bidez adarkatuko da.

Berdegune, lorategi eta parkeetan aspertsiozko edo tantakako ureztapen sistemak ezarriko dira, biak ere automatizatuak. Ureztapenerako adarrak bere kontagailua izanen du, eta behar adinako diametroa, zenbat aho edo aspertsore jarri behar diren eta aldi berean zenbat erabiliko diren.

Jabari publikoko eremuetan sute ahoak jarriko dira, ingurunearen baldintzen araberakoak, suteen kontrako babes neurriekin bat, eta batetik bestera 200 m baino gutxiagoko tartea egonen da.

61. artikulua. Instalazio elektrikoa eta transformazio zentroak.

Iberdrola, S.A.ren egungo sareek gure eremuko industria instalazioak elikatzen dituzte 66 kV-eko aireko sarearen eta transformazio zentro pribatuaren bidez.

Eskaria handitzeko kontsultak egin dira eta bi aukera sendo daude. Bata da Tiebasen dagoen 66/13,2 kV-eko TEA handitzea eta zirkuitu bikoitzeko 13,2 kV-eko linea jartzea handik gure jarduketa eremuraino. Bigarren aukera litzateke TEA berri bat ezartzea Zuluetan, gure jarduketa eremua elikatzeko zirkuitu bikoitzeko 13,2 kV-eko aireko linea baten bidez, eta inguruko beste hirigintza jarduketa batzuk ere elikatzeko.

Eloko azpiestazioa handitzen bada, unitate honek bere gain hartu beharko ditu kostuak, eta Zuluetan azpiestazio berria ezartzen bada, kostuak jarduketa guztien artean banatuko dira.

Zirkuitu bikoitzeko hornidura lineatik abiatuta sare mailaduna jarriko da (DHZ-1 lur azpiko eroalea, 3 x 240 + 1 x 150 mm²-koa, Al. 24 kV). Hark elikatuko ditu 20-13,2/0,40 kV-eko transformazio zentroak eta horietatik hedatuko dira hornidurarako behar diren behe tentsioko sareak.

Energia elektrikoaren hornidurarako sareak indarrean dauden erregelamendu elektroteknikoak bete beharko ditu, baita behe tentsioari buruzko NTE-IEB arauak, kanpoko sareari buruzko NTE-IER arauak eta transformazio zentroei buruzko NTE-IET arauak diotena ere.

Transformazio zentroek baldintza egokiak izanen dituzte, babes, isolamendu, estankotasun, intsonorizazio, zarata, bibrazio, estolda sarerako zuzeneko drainatze eta gisakoei dagokienez.

Lur azpian egonen dira, dokumentazio grafikoan eremu libre publiko gisa ageri diren aldeetan. Hala ere, enpresa hornitzailearekin batera aztertuko litzateke etxola edo eraikin partikular batean ezartzeko aukera, betiere behar adinako arrazoi teknikoak badaude hasieran erabakitakoa baztertzeko.

62. artikulua. Kaleko argiak.

Kaleko argien sarea indarrean dauden erregelamendu elektroteknikoetan xedatutakoaren arabera eginen da, eta araudi honek eta kanpoko argiteriari buruzko NTE-IEE arauak ezartzen dituzten diseinu eta kalitatearen gaineko irizpideei jarraikiz.

Urbanizazio proiektuan, sarearen osagaiak zehaztasunez definitzeaz gain, funtzionamendu eta mantentze sistemak, abiaraztekoa eta piztekoa, potentziak, argiztapen mailak eta abar zehaztuko dira.

Argiek fluxua murrizteko sistema izanen dute (gauekoa eta egunekoa). Lanparak presio handiko sodio-lurrunezkoak edo kolorea zuzendutako merkurio-lurrunezkoak izanen dira.

Argiztapenerako berrikuntza teknikoak erabiltzea onartuko da, baldin eta errendimendu ona eta ezaugarri kromatiko egokiak eskaintzen badituzte. Argien babesa bermatzeko, zutabeen inguruan metalezko babesak jarriko dira argiak hondatzeko arriskua dagoen tokietan.

Atmosferako argi kutsadurarik sortzen ez duten luminariak erabiliko dira. Debekaturik daude lurrean sartuta argia gorantz igortzen duten luminariak.

Kaleetan gutxieneko argiztapena 30 lux izanen da %50eko uniformetasunarekin, eta parkeetan 15 lux, %25eko uniformetasunarekin.

63. artikulua. Telefonia eta komunikazioak.

Urbanizazio proiektuan kontuan hartuko da lur azpian hodiak jarri behar direla, telefonia, irrati eta telebista seinaleak kable bidez hedatu ahal izan daitezen. Behar adina hodi paratu beharko dira, gaur egungo beharrei ez ezik geroko garapenak ekarriko duen sare handitzeari ere erantzuteko.

Instalazioak enpresa hornitzaileen jarraibideen arabera eginen dira, unean uneko araudi eta erregelamendu berariazkoak betez.

Telefono hornidura hasiera batean Telefónica, S.A.k egin dezake. Inguruetan baditu hodiak, industrialdearen barnean kokatutako H kutxeta batean amaitzen direnak. Kutxeta horretatik 100 mm diametroko 2/4 hodiz osatutako kanalizazioak eginen lirateke, D edo H kutxetarekin lotzeko. Haien ondoan banaketa armairuak jarriko lirateke, eta armairuetatik abiatuta 63 mm diametroko hodiak, M kutxeten bitartez lurzati bakoitza elikatzeko.

64. artikulua. Gas naturala.

Kontsultak egin dira Gas Navarra, S.A.rekin eta hasiera batean ez du eremu hau hornitzeko aurreikuspenik. Hala ere, lurpeko sareak aurreikusita uzteko aukera aztertuko da, konpainia hori sektoreraino iristen denean erabili ahal izanen direnak, edo bestela propano gasaren tanke orokorrak erabil daitezke behin-behineko hornidura izateko, beharrezkotzat jotzen bada.

Arau hauek beteko dira: Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorra (2.913/1973 Errege Dekretua), Gas Erregaien Sare eta Harguneei buruzko 1974ko azaroaren 18ko Erregelamendua, arau tekniko aplikagarriak eta enpresa hornitzailearen arau partikularrak.

65. artikulua. Lorategiak.

Lorategiek atal lokabea izanen dute urbanizazio proiektuaren barrenean.

Urbanizazio proiektuan ibai parkearen tratamendua azalduko da. Parkeak trazadura sinplea izanen du eta landaretzak hurbileko hesi eta industria instalazioak ezkutatu eta inguruan parkearen irudia nabarmenduko du. Erraz mantentzekoa izanen da eta espezie desberdinetako zuhaitz multzoz osatuko da. Hostoerorkorrak eta hostoiraunkorrak nahasiko dira eta loraldi oparoko espezieak hautatuko dira. Ur bazterreko espezie autoktonoak landatuko dira (Fraxinus angustifolia, Populus nigra, Populus canescens, Sambucus nigra, Salix alba...), eremuko Ingurumen ondorioen azterlaneko gidalerroei jarraituz.

Industrialde hau garatuko duen urbanizazio proiektuan kontuan hartuko da Elortzibarko Udaleko lorezaintza arloak 2005eko urriaren 10ean emandako txostenak dioena.

Espaloietan tamaina handiko zuhaitzak landatuko dira. Zoladurari eta inguruko eraikuntzei kalterik egiten ez dieten espezieak hautatuko dira.

Zuhaitzei kalte egiteko arriskua dagoen tokietan babes edo/eta zurkaitzak jarriko dira enborren inguruan.

Espaloietan landatzen diren zuhaitzek 14-16 cm bitarteko diametroa izanen dute, sustrai-lepotik 1 m-ra neurtuta, eta gutxienez 2,20 m-ko garaiera.

Urbanizazio obretan landare lurreko geruza gorde behar da, eta biltegiratu, behar izanez gero, obrak amaitutakoan berdeguneetan zabaltzeko.

Lurzoru libre pribatua duten lurzatien jabeek barneko lorategi eta zuhaitzak zaindu behar dituzte, eta landareen itxura eta osasuna mantentzeko lanak eta tratamenduak (ureztatzea, inausketak etab.) egin behar dituzte beren kargura.

66. artikulua. Hiri altzariak.

Urbanizazio proiektuan hiri altzariak ere sartuko dira (eserlekuak, paperontziak, iturriak, mutiloiak, zutikako seinaleak eta lurrekoak, kaleen izenak jartzeko zutabeak, haurrentzako jolasleku eta parkeetako altzariak, etab.). Kopurua eta kokapena eremu bakoitzeko erabileren araberakoak izanen dira.

Hiri altzariek erraz eta merke mantentzeko moduko ezaugarriak izanen dituzte. Hartara, metalezko elementu guztiak galbanizatuak izanen dira, eta zurezko elementuak tindatuak edo pintatuak.

-Eserlekuak: ibiltzeko eta egoteko eremu libreetan jarriko dira.

-Paperontziak: oinezkoentzako bideetan eta espaloietan jarriko dira. Gutxienez paperontzi bat izanen da oinezkoentzako 100 m-ko.

-Iturriak: eremu eta gune libreetan jarriko dira. Udalak berariaz erabakitzen duena beteko da.

-Edukiontziak: eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak zehaztuko ditu haien kokapena eta kopurua. Aparkatzeko eremuetan jarriko dira, eta alboetan babes elementuak izanen dituzte.

-Beste batzuk: Haurrentzako jolaslekuak ere urbanizazio proiektuan sartuko dira, beren altzariekin eta segurtasun zoladura elastikoarekin, ibai parkearen barneko eremu berariazkoetan.

AZKEN XEDAPENA

Agiri honetan espresuki arautzen ez diren xehetasun guztiei dagokienez, ukitutako udalerrian une bakoitzean indarra duen Planeamenduari buruzko Hirigintzako Araudi Orokorrean ezarritakoa bete beharko da.

Iragarkiaren kodea: F0804906