52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2008 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Nafarroako Radiotelevisión Españolako Kontseilu Aholku-emaileko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Radiotelevisión Españolako Kontseilu Aholkuemailea sortu eta arautu zuen martxoaren 4ko 2/1985 Foru Legearen 4.2 artikuluak ezarten du kontseilu aholkuemaile horren agintaldia Nafarroako Parlamentuaren legegintzaldia bezalakoa izanen dela eta, kasuko legegintzaldia bukatutakoan, Kontseilu Aholkuemaileak jardunean segituko duela, harik eta kontseilukide berriek kargua hartu arte.

Beste legegintzaldi bat hasi da, Nafarroako Parlamentuko azken hauteskundeen ondotik, beraz, beste kontseilu alhoku-emaile bat osatu behar da. Kontseilu horrek Nafarroako Parlamentuko ohiko batzordeek duten kide kopuru bera izanen du, proportzio berberean, martxoaren 4ko 2/1985 Foru Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Kontseilukideak Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatuko ditu, parlamentuko taldeek proposaturik.

Parlamentuko taldeek dagozkien izendapen proposamenak egin eta gero, bidezko da Nafarroako Radiotelevisión Españolako Kontseilu Aholkuemaileko kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Irrati-Telebista Espainiarreko Kontseilu Aholkuemailea sortu eta erregulatzeari buruzko martxoaren 4ko 2/1985 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Radiotelevisión Españolako Kontseilu Aholkuemaileko kide izendatzea:

-"Unión del Pueblo Navarro" parlamentuko taldea ordezkatuz: Marta González Elcuaz, Jaime Ubillos Minondo, Miguel Angel Ruiz Langarica, José Luis Ruiz Ruiz eta Carmen González Vicente.

-"Nafarroa-Bai" parlamentuko taldea ordezkatuz: Carlos Pérez Marchal, Eva Aranguren Arsuaga eta María Solana Arana.

-"Socialistas del Parlamento de Navarra" parlamentuko taldea ordezkatuz: Antonio Magdaleno Alegría, Marina Cisneros Poo eta Javier Larequi Quintana.

-"Nafarroako Demokraten Elkargunea" parlamentuko taldea ordezkatuz: Marta López Goñi.

-"Izquierda Unida-Ezker Batua de Navarra" parlamentuko taldea ordezkatuz: Javier Villalobos Bergasa.

2. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 10ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F0805623