51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MILAGRO

Aurrekontuetako 1/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakia hasiera batean onetsi zen 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, eta 2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aurrekontuko kontusail hauen kreditu gehikuntzak, diruzaintzako gerakinaren kontura.

Gastuetako kontusailak

1. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 65.000 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako gastuak: 500 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 10.000 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 50.000 euro.

0. kapitulua.-Amortizazioak: 13.000 euro.

Gastuak, guztira: 138.000 euro.

Milagron, 2008ko apirilaren 2an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0805004