51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXALAR

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2008ko apirilaren 11n eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea 2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan.

Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Laugarrena.-Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Etxalarren, 2008ko apirilaren 14an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0805765