51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LAPOBLACION

2008ko kontu orokorra

Lapoblaciongo Udalak, 2008ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, aldeko txostena eman zuen 2007ko ekitaldiko kontuen espedienteaz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Lapoblación-Meanon, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de Las Heras.

Iragarkiaren kodea: L0805243