51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LAPOBLACION

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Lapoblaciongo Udalak, 2008ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lapoblación-Meanon, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de Las Heras.

Iragarkiaren kodea: L0805242