51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZIZE

2008ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izizeko Kontzejuak, 2008ko otsailaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Izizen, 2008ko martxoaren 29an.-Kontzejuko burua, Miren Bakarne Pozas Fabián.

Iragarkiaren kodea: L0805141