51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CADREITA

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2008ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia:

1 zenbakiko aldaketa. Kreditua, Cadreitako Udaleko aparkalekurako. Kontusaila: 1 432 60102. 22.500,00 euro.

1 zenbakiko aldaketa. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua. Kontusaila: 1 870. 22.500,00 euro.

2 zenbakiko aldaketa. Kreditua, Valle del Ebro kalea berriz zolatzeko. Kontusaila: 1 432 60103. 19.938,87 euro.

2 zenbakiko aldaketa: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua. Kontusaila: 1 870. 19.938,87 euro.

3 zenbakiko aldaketa: Kreditua, Administrazio zerbitzuen batasunerako. Kontusaila: 95146500. 1.396 euro.

3 zenbakiko aldaketa: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua. Kontusaila: 1 870. 1.396 euro.

Cadreitan, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0804845