II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ODIETA
Jarduerarako lizentzia. Baimena
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2008ko martxoaren 13a. Eskatzailea: S.C. Oyarzun Bengoechea, Gorka eta Joseba. Jarduera: instalazioak eraikitzea, esne-behien ustiapen estensiborako. Tokia: 5. poligonoa, 78 eta 85. lurzatiak, Erripan (Odieta).
Odietan, 2008ko martxoaren 13an.-Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L0805129