51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

PITILLAS

2008ko plantilla organikoa. Onespena

Pitillasko Udalak, 2008ko martxoaren 25en egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, Pitillasko Udalaren menpeko langileen 2008ko plantilla organikoa onetsi zuen.

Indarra duen legerian aurreikusia beterik, plantilla organiko hori argitaratzeko agindu da. Hona hemen:

Funtzionario partekatuak (Beireko eta Pitillasko Udalen Mankomunitatea)

Lanpostuak: Idazkaria (jardunean).

Lanpostuak: Administrari-ofiziala (jardunean).

Funtzionarioak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Maila: "D".

Osagarriak: %12 mailakoa.

%10 lanaldi luzapenekoa.

%4 lanpostukoa.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Egoera administratiboa: jardunean.

Behin-behineko langileak

Lanpostua: alkatetzako aholkularia.

Maila: "A".

Ordainsariak: A mailaren baliokideak

Egoera administratiboa: jardunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2008ko martxoaren 31n.-Alkate udalburua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0805030