51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ELGORRIAGA

2008ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2008ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa onetsi zuen, bere zerbitzuko langileen zerrenda barne.

Hasierako onespena 2008ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 7an, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz, hemen jarraian argitaratzen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL honetan, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala betetzen baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan agindutakoa.

Plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: 45,16. Dedikazio esklusiboko osagarria: 55. Sarbidea: O.L. Lanpostuaren ezaugarriak: Doneztebeko Udalarekin Batasuna eraturik eta, gainera, Bidasoa-Berroaran Mendietako Batzarreko idazkaria, Kokoriko Mendietako Batzarrekoa eta Doneztebeko Industri Mankomunitatekoa.

Lanpostua: kontu hartzaile/diruzaina. Maila: B. Lanpostuko osagarria: 38,16. Sarbidea: O.L. Lanpostuaren ezaugarriak: beste toki entitate batzuekin batera. Lanaldi osoa.

Izenen zerrenda

Duque Ibarrondo, Joaquín. Maila: A. Egoera administratiboa: jardunean.

Oyarzábal Zubieta, María Dolores. Maila: B. Egoera administratiboa: jardunean.

Elgorriagan, 2008ko apirilaren 3an.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0805114