51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERRIOZAR

Deialdia, oboe irakasle izateko lanpostu bat, abesbatzaren ezagutzarekin, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialean betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2007ko azaroaren 26ko ebazpenaren bidez onetsi zen oboe irakasle izateko lanpostu bat, abesbatzaren ezagutzarekin, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialean betetzeko deialdia. Deialdi hori 2008ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2008ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 19an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean heldu dena, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.

Epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Berriozarko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: lehen alkateordea.

Mahaikidea: "Francisco Casanova" Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: Francisco García San Emeterio. Berriozarko Musika Eskolako irakaslea.

Mahaikidea: Juan María Ruiz Alberca. P. Sarasate Kontserbatorioko irakaslea.

Ordezkoa: Pedro Ruiz Huici. P. Sarasate Kontserbatorioko irakaslea.

Mahaikidea: Manuel Ibáñez Alvarez. Ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Martín Elizondo Osinaga. Ordezkari sindikala.

Mahaikide idazkaria: Berriozarko Udalekoa.

Ordezkoa: haren ordezkoa.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: Berriozarko Udaleko "Francisco Casanova" Musika Eskolan, 2008ko maiatzaren 19an, goizeko 10:00etan.

Berriozarren, 2008ko apirilaren 3an.-Alkatea, Francisco Javier Lasa Gorráiz.

ERANSKINA

Onartuak:

MARTINEZ TORRES, JOSE

Baztertuak:

Musika Irakasletzako titulazioa ez aurkeztegatik:

RAMAJO ARTEAGA, YOSU

Iragarkiaren kodea: L0805139