51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

H.A.P.O.ko UC-80 unitatearen aldaketa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2008ko otsailaren 26ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatzea UC-80 unitatean (32. poligonoa, 43-48 arteko lurzatiak, biak barne), Construcciones Lerga, S.L.k sustatua, altuera eta bolumenei dagokienez unitatea erregularitzeko xedearekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2008ko martxoaren 13an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0805054