51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

PITILLAS

Ordenantza fiskalaren behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2008ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Legarra, harea eta eraikuntzako bestelako materialak ateratzeko kanonak arautzen dituen udal ordenantza berria. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraituz, agintzen da onetsi ordenantza osorik argitaratzeko:

"1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.2, 25, 26 eta 27. artikuluetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

2. artikulua. Ordenantza honetako zergapeko egintza herrilurrak edo herri ondasunak erabiltzea da, legarra, harea, igeltsua eta eraikuntzako bestelako materialak ateratzeko bada.

3. artikulua. 1. Zergapeko egintza. Aurreko artikuluan ezarritako ustiapen lanetan aritzea.

2. Beharraren sorrera. Ustiapen lanetan aritzean sortuko da zerga ordaindu beharra.

3. Subjektu pasiboa. Ordaintzera elkarrekin beharturik daudenak:

a) Udal baimenen titular diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Ustiapenaren onuradunak edo erantzuleak diren pertsonak zein erakundeak.

c) Materialak egiazki ateratzen edo garraiatzen dituzten haiexek.

Oinarriak eta tarifak

4. artikulua. Ordainarazpen horren oinarria ateratzen diren edo atera beharreko materialen metro kubiko kopurua izanen da.

5. artikulua. Ondoko tarifan zehazten diren aprobetxamendu bereziak ordaindu behar dira:

Obrak udal mugapearen barrenean: 1 euro/m³.

Obrak udal mugapearen kanpoan: 1,50 euro/m³.

Administrazioa eta kobratzea

6. artikulua. Kargapeko ateratzeak egiteko, dagozkien baimenak eta eskubideak nahitaez ordaindu beharko dira aldez aurretik.

7. artikulua. Likidatutako kuotak ez badira garaiz ordaintzen, premiamendu bidez kobratuko dira.

Indarraldia

Ordenantza hau, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, indarrean sartuko da 2008ko ekitaldian eta hurrengoetan, berau aldatzea edo baliogabetzea erabaki bitartean".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2008ko martxoaren 31n.-Alkate udalburua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0805031