51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Mendikur Kultur eta Kiroleko Udal Patronatuaren desegitea

Ikusirik Informazio Batzordearen irizpena. Kontuan hartuz Udalak 2007ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Udal Patronatuaren desegitea, eta haren ondoko jendaurreko aldian ez zela erreklamaziorik aurkeztu.

Proposamena bozkatu ondoren, bertaratu guztiek aldeko botoa emanda, onetsi egin zen; hortaz honako hau erabaki da:

Orkoiengo Udalak, 2008ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Behin betiko onestea Mendikur Kultur eta Kiroleko Udal Patronatuaren desegitea.

2.-Erabakia Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Toki Entitateen Erregistroari jakinaraztea, dagokion deuseztapena idatz dezaten.

Orkoienen, 2008ko urtarrilaren 10ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0805195