51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Animaliak edukitzea arautzen duen Erriberriko ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

2008ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa, indarrean den ordenantza honetan arau-hauste tipifikazioa eta zehapenak gehitzeko.

Honen bidez onespena argitara eman eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea irekitzen da, edozein herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin BAT, aipatu epea igarota alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsirik dagoela ulertuko da.

Erriberrin, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0805224