51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Udal Planeko aldaketa

Olaztiko Udalak, 2008ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi ditu ondotik ematen diren aldaketak indarra duen Udal Planean, eta horiek argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hona hemen:

1.-Jabari publikotik desafektatzea, gero jabe mugakideei saltzeko, udalerriko 3. poligonoko 703 eta 705. lurzatien fronteen artean dagoen lur zerrenda (San Juan kaleko 5 eta 6a). Aranzazu Iparraguirre López eta Felipe Orabengoa Velasco dira aldaketa horren sustatzaileak.

2.-Aldatzea Udal Planeko Hirigintzako Araudiaren 50.3. b) artikuluko 2.1 puntua, honela geldituko baita idatzirik:

"Beheko solairua gehi behegaina izanen da gehienez ere baimentzen den solairu kopurua. Behegainak muga bat izanen du bulego eta biltegietarako azalera eraikigarrian, eta hura azaleraren araberakoa izanen da, eskala honi jarraituz:

-Nabeko azalera eraikia 250 m²-raino denean, behegainaren gehieneko okupazioa %50 izanen da.

-Nabeko azalera eraikia 250 m²-tik 500eraino denean, behegainaren gehieneko okupazioa %40 izanen da.

-Nabeko azalera eraikia 1.000 m²-tik gorakoa denean, behegainaren gehieneko okupazioa %25 izanen da. Construcciones Arregui, S.A. da aldaketa horren sustatzailea.

Olaztin, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

Iragarkiaren kodea: L0805134