51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Aldaketa udalerri honetako Herrilurren ordenantzan. Herrilurrak erabiltzeko 2008ko lur sariaren onespena

Olaztiko Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2008ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoan, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi da eta xedatu osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

20.1 artikulua. 2008rako lur sari hau izanen da: 40 euro/hektarea.

Olaztin, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

Iragarkiaren kodea: L0805133