II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
MILAGRO
Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2008ko portzentajeak eta karga tasak. Behin betiko onespena
Milagroko Udalak, 2007ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2008ko ekitaldiko portzentajeak eta karga tasak.
Onespenaren erabakia 2008ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aipatutako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
2008KO UDAL ZERGAK
Hirilurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,28.
Landalurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,80.
J.E.Z.: katastroko balioaren %1,40.
E.I.O.Z.: obra egiteko aurrekontuaren gainean, %4,32.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ondoko portzentajeak eta tasak, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezartzen direnak (%2,5eko portzentaje finkoa eta %9ko karga).
2008KO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
-33001 Agiriak luzatzea.
DIN-A4 tamainako fotokopiak: 0,25 euro bakoitza.
DIN-A3 tamainako fotokopiak: 0,30 euro bakoitza.
Ziurtagiriak eta konpultsak: 2,50 euro bakoitza.
Agirien kopiak edo bikoizketak: 2,50 euro bakoitza.
Jarduera sailkatuaren espedientea: 280,00 euro bakoitza.
Irekitzeko lizentziaren espedientea: 200,00 euro bakoitza.
Hirigintzako espediente partikularra: 290,00 euro bakoitza.
Taxi lizentzia: 110,00 euro urtean.
Lehenbiziz erabiltzeko lizentzia: 120,00 euro.
Ezkontza zibila egitea: 70,00 euro.
-330071 Ur hornidura.
Hiru hilabeteko kuota finkoa: 8,00 euro/kontagailua.
Etxebizitzako kontsumoa: 0,47 euro/m³.
Industriako kontsumoa: 0,70 euro/m³.
Saneamendu saria: NILSAren tarifa ofiziala.
Lotunerako eskubidea: 134,00 euro+BEZa.
-330072 Estolderia tasa.
Hiru hilabeteko kuota finkoa: 2,00 euro.
Etxebizitzetako sarera isurtzeko tasa: 0,18 euro/m³.
Industrien sarera isurtzeko tasa: 0,17 euro/m³.
Lotunerako eskubidea: 134,00 euro+BEZa.
-33020 Ibilgailuak eta makinak lagatzea.
Atzera hondeamakina: 44,00 euro orduko+BEZa.
Dumperra: 21,00 euro orduko+BEZa.
Konpresorea: 30,00 euro orduko+BEZa.
Traktorea: 27,00 euro orduko+BEZa.
Motoponpa: 24,00 euro orduko+BEZa.
Eskuko trinkogailua: 18,00 euro orduko+BEZa.
Bibragailu-arrabola: 24,00 euro orduko+BEZa.
Zisterna: 37,00 euro orduko+BEZa.
Plataforma jasotzailea: 14,00 euro orduko+BEZa.
Peoiaren lanordua: 17,00 euro orduko+BEZa.
Ofizialaren lan ordua: 22,00 euro orduko+BEZa.
-35104 Azoka txikia plazan.
Saltokiak (4 metro bitarte): 12,00 euro egunean.
Gainerako metro bakoitzeko: 4,00 euro egunean.
-35118 Zoru, hegalkin eta zorupea okupatzea.
Iberdrola: hitzarmenaren ariora.
Telefónica: hitzarmenaren ariora.
Gas Navarra: hitzarmenaren ariora.
Retena-Tenaria: hitzarmenaren ariora.
-Eremu publikoa okupatzea.
Mahaiak eta kadirak: 8 euro/m² edo zatikia.
Litxarreria eta antzekoen salmenta automatikorako aparatuak: 9 euro egunean.
Kalez kaleko salmenta bestetan: 4 euro/metroa eta eguna.
Umeendako ikuskizunak eta barrakak, AIFNAren hitzarmenetik kanpo:
4 metro karratu bitarte: 22 euro/metroa eta eguna.
4 metro karratutik 50era: 17 euro/metroa eta eguna.
50 metro karratutik 100era: 9 euro/metroa eta eguna.
100 metro karratu baino gehiago: 8 euro/metroa eta eguna.
Talka egiteko autoak 1.100 euro/feria.
Txurro, saltxitxa, izozki etab.en saltokiak: 60 euro/feria
-Obretarako lurzorua okupatzea.
Obra hondakinak eta eraikuntzako materialak: 0,125 euro/m²/eguna.
Garabia: 4,25 euro egunean.
-35201 Pasabideak.
Pasabiderako urteko lizentzia: 50,00 euro.
-56002 Herrilurretako aprobetxamenduak.
Ureztatzeko lurzatia: 47,00 euro.
Lehorreko lurzatia: 19,00 euro.
-Hilerriko nitxoen salmenta: 500 euro+BEZa.
KULTUR ETXEA
-Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak.
-Egun erdia: 160 euro.
-Egun osoa (goiz eta arratsalde): 220 euro.
-Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo: 110 euro.
-Ekitaldi politikoak hauteskundeetan: 0 euro.
-Hitzartutako kultur ekitaldiak: 0 euro.
-Zinema:
-Helduendako sarrerak: 3 euro.
-Adingabeendako sarrerak: 2 euro.
-Antzerkia:
-Helduendako sarrerak: 5 euro.
-Adingabeendako sarrerak: 3 euro.
-Irabazteko asmoa duten erakusketak:
-Interesdunaren konturako zaintzailearekin: 10 euro egunean.
-Zaintzailerik gabe: 25 euro egunean.
Erakundeek edo pertsona pribatuek antolatutako ekitaldiak, ordaindu beharrekoak: 250 euro/ekitaldia.
FRONTOIA-KIROLDEGIA
Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak: 400 euro.
Ekitaldi politikoak hauteskundeetatik kanpo: 150 euro.
Hitzartutako kirol ekitaldiak: 0 euro.
Erakundeek edo pertsona pribatuek antolatutako ekitaldiak, ordaindu beharrekoak: 250 euro/ekitaldia.
UDALAREN MUSIKA ESKOLA
-Matrikula: 10,00 euro.
-Kuotak:
.Hasierako zikloa.
Musika hizkuntza, ordubete astean: 16,00 euro hilean. Astean ordu eta erdi: 18,00 euro hilean.
Musika tresna, 0,5 ordu astean: 20,00 euro hilean.
Musika hizkuntza-Musika tresna: 38,00 euro hilean.
.Ziklo ertaina.
Musika hizkuntza, 2 ordu astean: 20,00 euro hilean.
Musika tresna, 0,50 ordu astean: 27,00 euro hilean. Astean 0,75 ordu: 30,00 euro hilean.
.Helduak.
Musika hastapena, ordubete astean: 18,00 euro hilean.
Musika hizkuntza-Musika tresna, 0,5 ordu astean: 40,00 euro hilean.
Musika hizkuntza, 2 musika tresna: 50,00 euro hilean.
(*) Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak (7 eta 8 urtekoak) Musika hizkuntza (lehen urtea) eta Musika tresna (bigarren urtea) eskolak jasoko dituzte.
Kirol instalazioak erabiltzeko kuotak (igerilekuak eta kiroldegiak batera), 2008an (2007ko irailaren 28ko bilkuran aldatua)
-Kirol instalazioko bazkidea - Hiru hilabeteko kuota.
0-5 urte: 0 euro.
6 - 9 urte: 10 euro.
10 - 13 urte: 20 euro.
14 - 17 urte: 25 euro.
18 urtetik aitzina: 35 euro.
-Kirol instalazioko bazkidea - Matrikulatzeko kuota.
0 - 5 urte: 0 euro.
6 - 9 urte: 5 euro.
10 - 13 urte: 15 euro.
14 - 17 urte: 35 euro.
18 urtetik aitzina: 50 euro.
-Kirol instalazioetako hilabeteko abonamendua.
0 - 5 urte: 0 euro.
6 - 9 urte: 5 euro.
10 - 13 urte: 15 euro.
14 - 17 urte: 20 euro.
18 urtetik aitzina: 30 euro.
-Eguneko sarrera kirol instalazioetan.
0 - 5 urte: 0 euro.
6 - 13 urte: 2 euro.
14 - 17 urte: 3 euro.
18 urtetik aitzina: 4 euro.
-Instalazioak alokatzea (ordu bat, Milagroko Udalak baimenduta).
-Bazkideak: 30 euro.
-Bazkide ez direnak: 30 euro + eguneko sarrera.
-Hilabeteko jarduerarako kuota.
-Bazkideak (16 urtetik goitikoak): 22 euro.
-Bazkideak (16 urtetik beheitikoak): 11 euro.
-Igerileku publikoetan udako denboraldiko abonamendua.
0 - 5 urte: 0 euro.
6 - 9 urte: 20 euro.
10 - 13 urte: 28 euro.
14 - 17 urte: 38 euro.
18 urtetik aitzina: 39 euro.
-Prezio bereziak:
65 urtetik goitikoei edo erretiratuei hurrengo tasak ezarriko zaizkie:
Kirol instalazioko bazkidea, hiru hilabeteko kuota: 10 euro.
Igerileku publikoetako bazkidea, udako denboraldia: 10 euro.
Kirol instalazioetako bazkide egiteak, bertako bazkide gisa gutxienez 6 hilabete izatera derrigortzen du. Epe honetan zehar bazkideak ezin izanen du baja eman abonatu gisa.
Hiruhilekoko kuota besterik gabe berrituko da betiere jakinarazten ez bada abonamendua izatetik gelditzeko guraria. Horretarako eskabidea aurkeztu behar da hiruhilekoa amaitu baino hamabost egun lehenago.
Izatetik gelditu ondoan berriz ere abonamendudun izan nahi izanez gero, matrikula ordaindu beharko da, Milagroko Udaleko Kultura, Turismo eta Kirol Batzordeak zehazten dituen kasuetan izan ezik.
Familiendako abonamenduak: Familia bereko 3 kideetatik aurrera (gurasoak eta seme-alabak) bazkidearen kuotaren gaineko %30eko murrizketa ezarriko da.
(*) Kirol instaziotzat joko dira kiroldegia eta igerileku publikoak.
Milagron, 2008ko apirilaren 2an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0805005