51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Cascanteko ezinduendako aparkatze-txartelak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2008ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ordenantzaren proposamena azterturik, Gizarte Ongizate batzordeari aurkeztu baitzitzaion, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran erabaki du:

a) Behin betiko onestea Cascanteko ezinduendako aparkatze-txartelak arautzen dituen ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Cascanten, 2008ko apirilaren 2an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0805012