51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioen barne araubidearen erregelamendua. Behin betiko onespena

Berriobetiko Udalak, 2008ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioen barne araubidearen erregelamendua (2008ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, otsailaren 15ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, berau behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamenduari tarifen eranskina erantsita, aldatu egin da udal igerilekuak eta instalazio osagarriak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen Ordenantza (17. zenbakikoa), indarrean jarraituko baitu erregelamendu honi kontra egiten ez dion guztiari dagokionez. Era berean, gaurkotu egin da aipatu ordenantza horretako tarifen eranskina.

Berriobeitin, 2008ko martxoaren 27an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

BERRIOBEITIKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOEN BARNE ARAUBIDEAREN ERREGELAMENDUA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Erregelamendu honen xedea da Berriobetiko Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzea, Berriobeitin baitaude, Berriobeitiko Udalaren jabetzakoak.

Udalaren kirol instalazioak dira, bai kirolgunea, bertan sartzen baitira igerileku klimatizatua, hidromasajea, jacuzzia, erlaxazio eremua, sauna lehorra, lurrun bainua, terma, muskulazio gela, aldagelak, kanpoko lorategia, kanpoko igerilekuak eta kirol pista, bai kirola praktikatzeko erabiltzen diren gainerako tokiak, jarduera ludikoetarako eta oro har gorputza lantzeko direnak, bai gaur egun daudenak bai etorkizunean zabaltzen ahal diren egungo eremuak.

Horien barnean sartuko dira, baita ere, aipatutako jarduerei loturik eta hor esan diren instalazioetan kokaturik dauden ondasun higigarriak, instalazioak eta zerbitzuak.

2. artikulua. Instalazio horiek erabiltzen ahalko dituzte, aurreko artikuluan aipatu diren jarduerak praktikatzeko, Udalak espres zehazten dituen baldintzak betetzen dituzten herritar guztiek.

3. artikulua. Instalazio bakoitza erabiltzen ahalko da harentzat aurreikusitako xede diren edo hari dagozkion kirolak praktikatu eta jarduerak egiteko.

4. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan kartela paratuko da, Jarraipen Batzordeak onetsia, erabiltzaileak ongi ikusteko moduko tokian, ondokoak azaltzeko:

-Instalazioko zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezioa.

-Jardueraren ordutegia.

-Erabiltzaile kopurua, edukiera eta ezaugarri tekniko aipagarrienak.

-Egiten diren zerbitzuak edo programak.

Kontsultatu ahal izateko eskura dagoen tokiren batean utziko da Erregelamendu honen ale bat.

II. KAPITULUA

Instalazioak ireki eta ixteko ordutegiak

5. artikulua. Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioak urte osoan egonen dira irekiak, urtean 15 eguneko gutxieneko epean izan ezik, ura guztiz garbitu eta berritzeko, erabilera kolektiboko igerilekuen baldintza tekniko-sanitarioak ezartzen dituen maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuak ezarri bezala.

Gainera, Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioak itxirik egonen dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean, arau gisa instalazioak goizez egonek dira irekiak, eta itxiak arratsaldez.

Udalak zehaztuko du instalazioak noiz egonen diren itxita (jaiegunetan, mantentze lanak egiteko...) eta zer ordutan irekiko diren jendearentzat.

Berriobeitiko Udalak hemengo egutegi eta ordutegiak aldatu ahalko ditu hala behar duenean eta kirol instalazioetan kirol, kultur edo gizarte ekitaldiak antolatzen direnean.

Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioetara abonatuek kirol instalazioak itxiak dauden aldietan udalak onetsitako tasak ordaindu beharko dituzte.

III. KAPITULUA

Abonatuak

6. artikulua. Abonatua izateko, pertsona batek inskripzioa eskatu behar du, hura onartu behar diote, eduki behar du kreditazio txartela, eta Udalak finkatzen dituen kuoten ordainketa eguneratua izan behar du.

Kreditazio txartela duten abonatuak instalazioetan libreki sartzen ahalko dira, eta antolatzen diren jardueretan finkatzen diren deskontuez baliatzeko eskubidea izanen dute.

Kreditazio txartela galduz gero diru kopuru bat ordaindu beharko da.

7. artikulua. Abonatu motak:

7.1. Mota hauek ezarri dira:

A mota: 6 urtetik beheitiko haurrak.

B mota: 6 eta 15 urte bitarteko haurrak.

C mota: 16 urtetik goitiko helduak.

D mota: 65 urtetik goitikoak, erretiratuak eta pentsiodunak.

7.2. Udalak, Kudeaketa Batzordeak proposatuta, unean uneko kuotak finkatuko ditu, abonatuek ordain ditzaten.

7.3. A motako abonatuek ez dute kuotarik ordaindu beharko. Edozein modura guraso edo tutoreek lagunduta sartu beharko dute.

7.4. Soilik gutxienez 65 urte dituzten erretiratuak sartuko dira D motaren barrenean betiere beren egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala (administrazio publiko batek egina) aurkezten baldin badute.

D motako pentsioduntzat hartuko dira elbarritasuna %65ekoa edo handiagoa dutela egiaztatzen dutenak, ziurtagiri ofizialaren bidez (administrazio publiko batek egina).

Baztertuak izanen dira 65 urte baino gehiago ez dituzten erretiratu eta pentsiodunak.

7.5. Berriobeitiko Udalaren kirol instalazioen abonatu izan nahi duten guztiek sarrerako diru kopuru bat ordaindu beharko dute.

Sarrerako diru kopurua ordaindutakoan hasiko zaizkie ordainagiriak bidaltzen, kirol instalazioan aurkeztu beharreko dokumentazioa noiz aurkezten duten kontuan hartu gabe.

Baja hartzen duen abonatuak ezin izanen du zenbateko hori itzultzeko eskatu. Berriz ere abonatua izan nahi badu, beste behin ordaindu beharko du goian aipatutako diru-kopurua, eta baja hartu zuenean instalaziotik igorri zitzaizkion ordainagiriak ordainduta eduki beharko ditu.

Berriobeitiko Udalak abonatuak erakartzeko sustapen kanpainak ezarri ahalko ditu, deskontuekin eta baita hasierako sarrera kuota kenduz ere. Azken kasu honetan ordaintzeko betebeharraren hasiera data instalazioaren harreralekuan agiriak aurkezten diren unean hasiko da.

8. artikulua. Hilaren 20 baino lehen edo 20an berean alta hartzen duten abonatuek hileko prezio osoa ordainduko dute. Hilaren 21etik aitzina alta hartzen dutenak hurrengo hilean hasiko dira kuota ordaintzen.

Urteko abonamendurako ezarrita dauden ordainketa moduak (hilabeteko, hiruhileko, seihileko edo urteko kuota) banku igorpenaren bidez eginen dira, abonatuak ematen duen kontu zenbakira zuzenean; kuota ordaintzeko bestelako modurik ez dagoenez, kontu zenbaki bat eman behar da, bertara egiteko banku igorpenak.

9. artikulua. Kuotak ordaintzen ez badira instalazioen harreralekutik ohar telefoniko bat eginen da. Ez ordaintzea gertatu eta 7 egun igarota ate birakaria automatikoki blokeatuko da, itzulitako ordainagiria ordaindu arte abonatuari sarrera eragotziz. Ordainketari Udalak onetsiko duen itzulketa komisio bat gehituko zaio.

Ordaintzeko ordainagirien gauzatzea, dagokien gehikuntzarekin, dirutan ordainduko da instalazioaren harreralekuan.

Bi ordainagiri jarraian itzuli edo ez ordaintzea nahitaezko bajaren arrazoi izanen da.

Aurreko paragrafoa aplikaturik abonatuari baja eman ondotik, berriz ere alta hartu nahi badu kuoten ordainketa eguneratu beharko du eta beste behin ordaindu beharko du sarrerako diru kopurua.

10. artikulua. Baja nahi duen abonatuak idatziz eman beharko die bere nahiaren berri instalazioetako administrariei, horretarako baja-inprimakia bete beharko du.

Baja jakinarazi beharko da ordainagiria pagatzeko egunaren aurreko hilabeteko 20a baino lehen. Baja gertatzen bada tasa kobratzeko egunaren ondotik, ez da tasa itzultzeko eskubiderik izanen.

Txartela galdu, lapurtu edo hondatuz gero, horren berri eman beharko zaio berehala instalazioak kudeatzen dituen entitateari.

Txartel berria egiteko, diru kopuru bat ordaindu beharko da, Udalak zehaztuko duena.

11. artikulua. Udalak mugatzen ahalko du abonatuen kopurua, instalazioen erabilera ahalik eta egokiena izan dadin.

12. artikulua. Abonatu karneta pertsonala eta besterenduezina da. Beste inork erabiliz gero zehapena ekarriko du.

13. artikulua. Abonatuek honako eskubide hauek dituzte:

13.1. Instalazioetan libreki sartzea, abonatu txartela erakutsita, jendearentzat irekita dauden egun eta orduetan.

13.2. Instalazioak erabili ahal izatea, Udalak kirol eremu bakoitzerako onesten duen araudiari jarraituz.

13.3. Kirol ikastaroetan izena emateko lehentasuna izatea abonatu gabeen aldean.

13.4. Udalak kasu bakoitzean onesten dituen deskontuak izatea kirol instalazioetan antolatzen diren jardueretarako.

13.5. Egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak eta iradokizunak egitea instalazioen funtzionamenduaren gainean.

13.6. Intalazioetako abonatuek erabiltzen ahal dute soilik muskulazio gela, gainontzeko abonatuek (hilabeteko abonamendua, eguneko sarrera, etab.) ezin baitute erabili.

14. artikulua. Abonatuak beharturik daude aitzinxeago erabiltzaileentzat, oro har, ezartzen diren obligazioak betetzera.

IV. KAPITULUA

Abonaturik ez dauden pertsonak

15. artikulua. Abonatu ez direnak soilik hurrengo moduan sartu ahalko dira kirol instalazioetara:

-Hilabeteko abonamenduaren bidez.

-Kirol ikastaroren batean izena emanda.

-Eguneroko sarrera erosita.

15.1. Eguneko sarrerak edo hilabeteko abonamenduak eskubidea ematen die abonaturik ez dauden pertsonei igerilekua eta kirol instalazioak erabiltzeko, muskulazio sala izan ezik.

"Eguneroko sarreraren" kasuan lanegun eta jaiegunen prezioak desberdinak izanen dira. Instalazioak egun osoan erabiltzen ahalko dira; kirol instalaziotik ateraz gero, berriz sartu ahal izateko eguneko sarreraren erosketaren ordainagiria erakutsi beharko da.

Abonaturik ez dauden pertsonak soilik abonatuendako diren kirol eremuetara sartzea instalazioko langileek ohartarazpena egitea ekarriko du, eta arau-hauste bera aldi gehiagotan eginez gero, instalaziora sartzea ukatuko zaie, eta abonaturik ez dagoen pertsonak egindako ordainketa itzultzeko eskubideak galduko ditu.

15.2. Kirol ikastaroetan izena eman delako eta instalaziora sartzeak, aipatu ikastaroetara sartzeko eskubidea ematen du soilik. Instalazioak ezin izanen dira beste edozein jardueretarako erabili. Ezin izanen da instalazioan sartu jarduera hasi baina 15 minutu lehenago. Irteera jarduera bukatu eta hurrengo 20 minutuetan egin beharko da. Instalazioetatik ateratzea gehiago luzatzen bada bertako langileek ohartarazpena eginen dute, eta arau-hauste bera aldi gehiagotan eginez gero, baja emanen zaie dagokien jardueran, eta hartan jarraitzeko eta kuota itzultzeko eskubideak galduko dituzte abonaturik ez dauden pertsonek.

Udalak finkatuko ditu abonaturik ez dauden pertsonak jardueretan izena emateko kuotak. Kuota desberdinak ezarriko dira abonaturik eta abonatu gabe dauden pertsonendako. Aurrekoa ezertan galarazi gabe, abonaturiko pertsonek lehentasuna izanen dute ikastaroetan izena emateko abonaturik gabeko pertsonen aurrean.

Berriobetiko Udalak bestelako sarbideak ezartzen ahalko ditu, bai eta erregelamendu honetan ezarritakoak aldatzen ahal ere.

Halaber, baldintza bereziak ezartzen ahalko ditu kirol klubentzat, ezintasunen bat duten bizilagunentzat eta biztanleriako beste sektore batzuentzat, egoki iruditzen bazaio.

16. artikulua. Abonaturik gabeko pertsonendako sarbide modu desberdinen orokortasunak.

16.1. Abonaturik ez dauden pertsonak aukeratutako sarbidearen eta adin mailaren araberako kuotak ordaindu beharko dituzte (eguneko sarrera, hilabeteko abonamendua). Adin maila hauek urterako abonaturiko pertsonetarako ezarritakoekin bat datoz.

16.2. Ordainketak eskudirutan eginen dira instalazioetara sartzean, ordainketak ezinen dira helbideratu. Ordainketa egin eta gero dirua ez da itzuliko.

16.3. Eremuak alokatzeko abonaturiko pertsonek lehentasuna izanen dute.

16.4. Abonaturik ez dauden pertsonek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak eta iradokizunak egin ditzakete instalazioen funtzionamenduaren gainean.

V. KAPITULUA

Instalazioen erabilerari buruzko araudia

17. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak:

Betebehar hauek izanen dituzte:

17.1. Instalazioak eta zerbitzuak egoki eta zuzen erabiltzea.

17.2. Gainerako abonatu edo erabiltzaileei behar den errespetua gordetzea, bizikidetasun egokirako behar den jokabidea erabiliz.

17.3. Garaiz ordaintzea ezarritako kuotak eta ordu erreserbak, aldez aurretik ematen direnak.

17.4. Onartu eta betetzea instalazioen erabilerari buruz ematen diren arau eta argibide guztiak.

17.5. Kudeaketa eta jarraipen batzordeak proposaturik Udalak ezartzen dituen zehapenak betetzea.

17.6. Udalaren kirol instalazioen barrenean, pertsona helduek arduratu beharko dute beren ardurapean dituzten adingabeen segurtasunaz.

17.7. Erabiltzaile adindunek erantzun beharko dute, baldin eta beren kargura dituzten adingabeek erregelamenduko arauak betetzen ez badituzte edo bertan zehazturiko arau-hausterik egiten badute.

17.8. Erabiltzaileek onartu beharko dituzte instalazioetan gertatzen diren objektu pertsonalen galerak, baldin eta desagertu edo hondatzen badira.

17.9. Udalaren kirol instalazioen erabiltzaileek zehatz-mehatz bete beharko dute ezarritako ordutegia, aldez aurretik kalkulatuz zenbat denbora eman beharko duten dutxatzen eta aldageletan, ixteko ordua inola ere ez gainditzeko.

17.10. Erabiltzaileek erantzun beharko dute, baldin eta Udalaren kirol instalazioetan ematen duten denboran asmo txarrez edo zabarkeriaz kalte edo galerarik eragiten badiete instalazioei edo hirugarrenei.

17.11. Kreditazio txartela aurkeztea Udalaren kirol instalazioetara sartzean, eta instalazioko langileek eskatzen dietenean. Udalaren kirol instalazioetara sartzeko kreditazio txartela ez aurkeztea aministrazioko langileek bertara sartzeko debekua ezartzea ekarriko du.

17.12. Higiene arrazoiak direla eta, debeku da erabat bizarra egitea, depilatzea, pedikura, manikura eta gisako jarduerak egitea.

17.13. Debeku da jatea eta erretzea kirol instalazio guztian, horretarako egokitutako guneetan izan ezik.

18. artikulua. Zerbitzugunea.

18.1. Zerbitzugunea esaten zaion aldean sartzen dira harreralekua, takillak, dutxak, zerbitzuak, kanpoko solariuma eta botikina.

18.2. Erabiltzaileek lagunduko dute instalazioa garbi egon dadin, langileei kasu eginez, eta instalazioko txoko guztietan dauden paperontziak eta hautsontziak erabiliz.

Debekatua da Udal kirol instalazioetan erretzea, solariumean izan ezik.

18.3. Erabiltzaileek errespetatu eta zaindu beharko dituzte altzariak, bankuak, lorategiak, arbolak, etab.

18.4. Erabiltzaileek errespetatu beharko dituzte instalazioko ordutegiak, kasu eginez horretarako langileek egiten dizkieten oharrei.

18.5. Erabiltzaileek behar diren jokabidea eta egokitasuna agertu beharko dute, gainerako abonatuak errespetatu behar baituzte, hala jendetasunean nola kiroltasunean.

18.6. Jantzitegi zerbitzua takillen eremuan bakarrik izanen da. Udal kirol instalazioen erabiltzaileek takilak erabiltzea derrigorrezkoa izanen da, kirol eremuak erabiltzen dituzten bitartean pertxak eta bankuak libre uzteko.

18.7. Erabiltzaileek eskura izanen dute botikin zerbitzua, langile espezializatuen ardurapean (igerilekuetako bainu ordutegiaren barrenean).

18.8. Higienea dela-eta, txankletak erabili beharko dira aldageletan eta dutxen aldean.

18.9. Patin, bizikleta, aulkitxo, gurdi edo antzekoak aldegelen eremuan sartzea debekatua dago. Hauendako egokia den eremua prestatuko da.

19. artikulua. Igerilekua.

Erabiltzaileek igerilekuak (barneko klimatizatua eta jolaseko eta haurrentzako igerileku estaligabeak) erabiliko dituzte bainatzeko, igeri egiteko nahiz, kasua bada, lehiaketak egiteko, betiere igerilekuan ongi zehazturik bakoitzari dagokion aldea.

Igerilekuetan, soroslea da (eta instalazioko gainerako langileak) haien funtzionamenduaren gaineko arduradun nagusia, eta betearazi beharko ditu Udalak ematen dituen arauak, instalazioak zentzuz erabiltzeko eta igerilari guztien segurtasuna zaintzeko bestexederik gabe.

Sorosleek aginpidea dute instalazioak gaizki erabiltzen dituztenei kargu hartu eta, azken neurri gisa, igerilekutik bidaltzeko, baldin eta bazterrak nahasten, ekipamendua gaizki erabiltzen eta erabiltzaileen osotasun fisikoarentzat arriskutsuak baldin badira.

Sorosleen eginkizuna eta beharkizuna da igerilekuko erabiltzaile guztien segurtasuna zaintzea; 18 urtetik beheitiko haurren gurasoak edo legezko tutoreak dira beren seme-alaben arduradun nagusiak (bereziki igeri egiten ez badakite).

Kirol instalazioetako langileek ahalmena dute portaera gaitzesgarria duten erabiltzaileei ohartarazteko (edo instalaziotik bidaltzeko), baldin eta gainerako erabiltzaileenganako errespetua gordetzen ez badute.

19.1. Urgunea, sarbidea eta egonaldia.

Erabiltzailea ez da kaleko arropa eta oinetakoekin igerilekura sartzen ahal.

Uretara sartu aitzin derrigorrezkoa da dutxatzea.

Derrigorrez erabili behar dira bainuko txanoa eta txankletak igerileku klimatizatuan, ez ordea kanpokoetan.

Debekaturik dago laster, jauzi edo bultza egitea, edo gainerako erabiltzaileentzat molestia edo arriskutsua izaten ahal den beste zernahi, eta oro har gainerako erabiltzaileak ernegatzen ahal dituen edozein gauza. Orobat, ez da jaten ahal ez igerilekuaren eremuan ez hondartzan, ezta beirazko edo ezpaltzen ahal den bestelako zernahi erabiltzen ahal ere.

Debekatua da uretara buruz behera jauzi egitea barneko nahiz kanpoko igerilekuetan.

Debekaturik daude baloiak, koltxonetak edo gainerako erabiltzaileak molestatzen ahal dituzten bestelako gauzak (hegatsak, urperako betaurrekoak, etab.); onartzen dira, ordea, igeri egiteko betaurrekoak; salbu eta kirol instalazioan antolatzen diren aisialdiko jarduera edo ikastaro berezietarako egun jakinetan. Igerilekuko langileek erabakiko dute erabiltzaileei aisialdiko erabilerarako uretako materiala utzi edo ez, une horretan igerilekuan ematen den egoera bereziaren arabera (erabiltzaile kopurua, material beharra, etab.).

Debeku da aulkiak, etzaulkiak, eta horrelatsukoak sartzea.

Debeku da erabat listu egitea, pixa egitea eta, oro har, uraren kalitatea txartzen ahal duen edozein gauza.

19.2. Bainu aldea.

Erabiltzaileak erabiliko ditu beste xede batzuetarako mugaturik ez dauden parteak (ikastaroak, entrenamendua ...).

Bakar-bakarrik erabiltzen ahalko dute ikastaroetarako ematen den materiala (taulak, flotatzeko mahukak, ikasteko materiala ...), izena eman dutenek eta ikastaroetan soilik.

Debeku da igerilekuko kortxoetatik zintzilikatzea edo haiei lotzea.

Bainu librean ari direnek ez diete kargu hartzen ahalko, ezta bulka edo inola traba egiten ahalko ere, ikastaroren bat edo instalazioen kudeatzaileek antolatutako jardueraren bat egiten ari direnei.

Debeku da beirazko ontziak, ezpaletan zatitu daitezkeenak edo hausten direnak eta erabiltzaileei kalte egin diezaieketenak sartzea. Era berean debeku da barneko nahiz kanpoko igerilekuetan jatea eta edatea.

19.3. Ikastaroak eta entrenamenduak.

Instalazioak kudeatzen dituen entitateak programaturiko jardueraren batean izena eman dutenek kasu eginen diete monitoreek emandako aholku eta aginduei, jardueren gainean edo instalazioak erabiltzeko moduaz, eta errespetatuko dituzte erregelamendu hau eta indarra duen araudia.

20. artikulua. Spa eta erlaxazio eremua.

20.1. Spa eta erlaxazio eremuaren baitan sartzen dira ur ohe eta zurrustaz hornituriko hidromasaje igerilekua, jacuzzia, hala nola lurrin bainua, sauna, erromatar terma, izotz iturria, dutxa nebulizatzailea, ziklonikoa eta etzaulki termikoak.

20.2. Eremu hauen erabilpena 14 urtetik goitikoendako mugatua da; sauna, terma eta lurrin bainua izan ezik, hauetan sartzeko 16 izan beharko dira gutxienez.

20.3. Eremu bakoitzaren egonaldirako gehieneko denborak ezarriko dira, nahitaez bete beharrekoak.

20.4. Eremu guztietan panel batzuk paratuko dira, erabileraren gaineko aholkuak emateko, nahitaez bete beharrekoak.

20.5. Higieneagatik, nahitaezkoa da txankletekin sartzea eremu horietan, baita esku-oihala erabiltzea ere. Debeku da eremu horietara bizkar-zorro, poltsa edo kaleko arropekin sartzea.

20.6. Debeku da erabat edozein osagarri manipulatzea; tenperatura, sondak, harriak, etab. Zalantza edo argibide kasuan instalazioko langileengana jo beharko da.

20.7. Debeku da erabat etzaulkiak erabili baino lehen erreserbatzea. Esku-oihala nahitaez erabili behar da.

20.8. Debeku da Spa eta erlaxazio eremuetan bizarra egitea, jatea eta ondarrak sortzen dituen edozein egintza.

20.9. Debeku da Spa eta erlaxazio eremuetara liburu, aldizkari edo paperak sartzea.

20.10. Instalazioko zuzendaritzak osasun azterketa egitea gomendatzen die erabiltzaile guztiei, kirol eremu horiek erabiltzea osasunaren aldetik komeni zaien ala ez jakin dezaten.

21. artikulua. Muskulazio gela.

21.1. Abonatuak baizik ez dira sartzen ahalko muskulazio gelara; beraz, instalaziora abonaturik ez daudenek ez dute kirol eremu hori erabiltzen ahalko.

21.2. Muskulazio gelara sartu ahal izateko ikastaro bat egin behar da, monitore bat egonda, gutxienez ere 4 saio izanen dituena (ordu erdi bat saioko, gutxienez ere).

21.3. Gelara sartzeko tasa bat ordaindu beharko da. Udalak onetsiko du aipatu tasa. Tasa horrek bidea ematen du gela osoa libreki erabiltzeko. Monitore bat egonen da, entrenamendurako plan bereziak prestatuko dituena.

21.4. Ikastaroa bukatuta erabiltzaileek gela erabili ahalko dute instalazioa irekita dagoen ordutegi osoan.

21.5. 16 urtetik beheitikoek debeku dute gelara sartzea. 16tik 18 urte bitartekoek, zerbitzu hau erabili nahi badute, aitak, amak edo tutoreak baimena idatzirik emanda egin beharko dute nahitaez. Arau hori ez betetzeak zehapena ekarriko du eta han egotearen ondorioak haien guraso edo legezko tutoreen gain izanen dira.

21.6. Salbuespen gisa, eta entrenatzailea duten talde antolatuen kasuetan, muskulazio aretoa erabili ahalko dute betiere beren klubaren eta aita, ama edo tutoreen ardurapean.

21.7. Muskulazio gelako monitoreak eta instalazioaren ardura duten langileek aginpidea dute instalazioak gaizki erabiltzen dituztenei kargu hartzeko eta, azken neurri gisa, handik bidaltzeko, baldin eta bazterrak nahasten badituzte, makineria gaizki erabiltzen badute eta erabiltzaileen osotasun fisikorako arriskutsuak baldin badira.

21.8. Muskulazio gelara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirolerako arropa eta oinetakoak janztea, kaletik ekartzen direnak erantzita.

21.9. Garbitasunagatik eta gainerako erabiltzaileenganako errespetuagatik, esku-oihala eraman beharko da aparatuak erabiltzen direnerako.

21.10. Muskulazio gelaren erabiltzaileek, pisuak altxatzen aritu ondoan, pisuak beren lekuan utziko dituzte, gela txukun egon dadin.

22. artikulua. Aldagelak eta guztiendako eremuak.

22.1. Dutxen eremuan txankletak erabiltzea derrigorrezkoa da.

22.2. Takilla bakoitzeko giltzak egunero itzuli beharko dira, saio bakoitza bukatuta.

22.3. Norberaren garbiketarako, aldagelen aldea baizik ez da erabiliko.

22.4. Aldageletan debeku da bizarra egitea.

22.5. Aldageletan eta guztiendako eremuetan debeku da elikagaiak edo gozokiak sartzea, baita jatea ere, horretarako diren eremuetan izan ezik.

22.6. Debeku da aulkitxoak, bizikletak, monopatinak edo gisakoak sartzea aldagelen barnean.

22.7. Debeku da lasterka egitea, jostatzea, oihu egitea edo gainerako erabiltzaileei traba egiten ahal dien edozer.

22.8. Erabiltzaile guztiek instalazioko langileek erabilera dela-eta egiten dituzten oharrak bete beharko dituzte.

23. artikulua. Kirol pista.

23.1. Kirol pista erabiltzea doakoa eta erreserbarik gabekoa izanen da.

23.2. Debeku da beirazko ontziak, ezpaletan zatitu daitezkeenak edo hausten direnak eta erabiltzaileei kalte egin diezaietenak sartzea. Era berean debeku da barneko nahiz kanpoko igerilekuetan jatea eta edatea.

23.3. Udako igerilekuen ordutegian kirol pista abonatuek erabiliko dute solik.

VI. KAPITULUA

Kirol ikastaroak

24. artikulua. Kirol ikastaroetan izena emateko abonatuek lehentasuna izanen dute gainontzeko erabiltzaileen aurrean. Horregatik, lehenbiziko abonatuentzako zerrendak irekiko dira, eta gero, tokirik baldin badago, abonatuak ez direnei ere izena emateko aukera eskainiko zaie.

25. artikulua. Udalak finkatuko ditu kirol ikastaroetan parte hartzeko ordaindu beharreko prezioak.

26. artikulua. Kirol ikastaro guztietan, jarduera bakoitzeko gehieneko izen emate kopurua finkatuko da; beraz, kupo hori betez gero, ezin izanen da pertsona gehiago hartu.

27. artikulua. Halaber, ikastaro guztietan izen emate kopuru gutxienekoa ere finkatuko da (instalazioko zuzendaritzak baloratu beharko du), haren azpitik ikastaroak deuseztatuko baitira.

28. artikulua. Kirol ikastaro batean izena eman ondoan, ez da inola ere berreskuratzen ahalko ordaindutako diru-kopurua (ikastaroak hasiz gero), baldin eta jarduera aurreikusi bezala egiten bada.

29. artikulua. Jarduera guztietan begiratuko da erabiltzaileak joaten ote diren kirol ikastaroetara, eta bakarrik baja ematen ahalko zaio jarduera jakin batean inoiz agertzen ez denari. Neurri hori hala dago jarria, jardueretan dagokeen itxaron zerrendari bide emateko aukera izateko.

30. artikulua. Ez da inola ere onartuko egunez eta ordutegiz aldatzea, nahiz eta kirol jarduera bera izan; beraz, erabiltzaileak ezin izanen dira taldez aldatu, instalazioko zuzendaritzak kirol jardueretan zehazten dituen salbuespenak izan ezik.

VII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

31. artikulua. Berriobetiko Udalari dagokio abonatu edo erabiltzaileendako zehapen neurriak hartzea, erregelamendu honen konplimendua eta instalazioaren barreneko udal ondasunak begiratu beharrez.

32. artikulua. Instalazioetako enplegatuek ahalmena dute erabiltzaileei ahoz kargu hartzeko edo instalaziotik egozteko, edo abonatuei karneta kentzeko, ahozko kargu hartzeari kasurik egiten ez dietenean, arau-hausleari geroago ezar dakiokeen zehapena ukatu gabe.

33. artikulua. Zehapenera iristeko prozedura:

Erregelamendu honetako edozein arau ez betetzeak berarekin ekar dezake karneta kendu eta, badaezpadako neurri gisa, instalaziotik egoztea; hori instalazioko edozein enplegatuk edo horretarako ahalmena duenak egin dezake.

Kiroldegiko Kudeatzailetzak txosten bat eta arau-hauslearen datuak igorriko ditu Udalera, bidezko zehapen neurriak har ditzan erregelamendu honetan oinarrituta. Zehapen horiek arau-hausleari jakinaraziko zaizkio. Ematen diren ebazpenen aurka, egungo legerian oro har ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira, eta errekurtsoak ebatzi arte, instalazioaz baliatzeko aukera aldi baterako edo betiko galdu duen erabiltzailea ezin izanen da sartu.

34. artikulua. Barne araubidearen erregelamenduan eta kirol eremuen araudi berariazkoen eranskinetan agertzen diren arauak betetzen ez badira, arau-haustea eginen da; horrek atal honetan aurreikusten diren zehapenak ezartzea ekarriko du.

Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

35. artikulua. Arau-hauste arinak dira:

1. Kirol eremu bakoitzaren araudi berariazkoa ez errespetatzea.

2. Kirol instalazioak erabiltzea erreserbako egun eta/edo orduetatik kanpo.

3. Kirol instalazioak erabiltzea abonatu izan gabe, salbu eta eguneko sarrera edo baimen espresu puntuala badute, kirol ikastaro batean izena emanda egon edo instalazioak erabiltzen dituzten klub edo taldeetako batekoak badira.

4. Espresuki debekatutako aldeetan jan-edatekoak edo beirazko ontziak sartzea.

5. Kirol instalazioetan erretzea, kanpoko solariumaren eremuan izan ezik.

6. Takillak modu desegokian erabiltzea.

7. Instalazioen ardura duten langileen esanei kasurik ez egitea.

8. Bi zehapen-gaztigu izatea.

9. Erregelamendu honetan ezarritako arauetako edozein ez betetzea, hutsegite larri edo oso larritzat hartzen direnak izan ezik.

Arau-hauste arina egiteagatik, zehapen hauetariko bat ezarriko zaio entitate edo subjektu arau-hausleari:

1. Aldi baterako kanporatzea, gehienez ere hamabost egunetarako, eta aldi horretan abonu eta erabiltzaile eskubide guztiak galtzea.

2. Kargu hartze publiko edo pribatua.

3. Zehapen-gaztigua aplikatzea.

4. Denbora baterako zehapena, gehienez ere hilabetez kirol eremu berariazkoak ez erabiltzeko.

5. Arau-hauste arinen ondorioz instalazioetan, ekipamenduetan edo materialetan kaltea eragiten bada, zehapenean haren kostua ordaintzeko agindu ahal izanen da, baita betearazpenaren bidetik erreklamatu ere.

Arau-hauste eta zehapen arinak 6 hilabetera preskribatuko dira.

36. artikulua. Arau-hauste larriak dira:

1. Liskar edo eraso fisikoak piztea edo haietan parte hartzea.

2. Instalazioak hondatzen dituzten animalia edo gaiak sartzea.

3. Instalazioak nahita zikintzea edo hondatzea.

4. Igerilekuetako, hidromasaje igerilekuetako eta/edo jacuzziko uraren kalitatea hondatzea.

5. Kirol instalazio, ekipamendu eta/edo materialetan listu edo pixa egitea edo zikintzea.

6. Kreditazio txartela modu desegokian erabiltzea.

7. 3 arau-hauste arin egitea.

8. Abonatu karneta beste edonori uztea instalazioan sartzeko.

9. Beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeen beste edozein arau-hauste.

10. Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.

11. Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

Arau-hauste larria egiteagatik, zehapen hauetariko bat ezarriko zaio entitate edo subjektu arau-hausleari:

1. Instalazioetatik behin betirako kanporatzea, eta abonu eta erabiltzaile eskubide guztiak galtzea.

2. Aldi baterako kanporatzea, gehienez ere sei hilabeteetarako, eta aldi horretan abonu eta erabiltzaile eskubide guztiak galtzea.

Arau-hauste larrien ondorioz instalazioetan, ekipamenduetan edo materialetan kaltea eragiten bada, zehapenean haren kostua ordaintzeko agindu ahal izanen da, baita betearazpenaren bidetik erreklamatu ere.

Arau-hauste eta zehapen larriak 2 urtera preskribatuko dira.

37. artikulua. Arau-hauste oso larriak dira:

1. Instalazioak edota kirol materiala hondatzea nahiz ebatsi edo lapurtzea.

2. Instalazioetako langileei gorputzez edo hitzez eraso egitea.

3. Erabiltzaileen gauzak ebatsi edo lapurtzea.

4. Instalazioen barrenean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten jarduketak.

5. Instalazioen funtzionamendu arrunta galaraztea edo horretarako oztopo larriak jartzea.

6. Hornidura, azpiegiturak, elementuak edo instalazioak modu larrian hondatzea.

7. Urtebetean hiru arau-hauste larri egitea.

Arau-hauste oso larria egiteagatik, zehapen hauetariko bat ezarriko zaio entitate edo subjektu arau-hausleari:

1. Instalazioetatik behin betirako kanporatzea, eta abonu eta erabiltzaile eskubide guztiak galtzea.

2. Aldi baterako kanporatzea, gehienez ere sei hilabetetarako, eta aldi horretan abonu eta erabiltzaile eskubide guztiak galtzea.

Arau-hauste oso larrien ondorioz instalazioetan, ekipamenduetan edo materialetan kaltea eragiten bada, zehapenean haren kostua ordaintzeko agindu ahal izanen da, baita betearazpenaren bidetik erreklamatu ere.

Arau-hauste eta zehapen oso larriak 4 urteren buruan preskribituko dira.

38. artikulua. Ematen diren ebazpenen kontra, indarra duen legerian kasu orokorretarako ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Errekurtso horiek ebazten diren arte, instalaziora sartzeko eskubidea aldi baterako edo behin betiko kendu zaion erabiltzailea ezin izanen da instalaziora sartu.

39. artikulua. Zehapen araubideari aplikatzen ahal zaion arautegia ondokoetan ezarritakoaren arabera arautuko da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeko IX. titulua, "Zehapen ahalmena", eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI. titulua.

VIII. KAPITULUA

Erregelamendu honetako xedapenak

40. artikulua. Berriobeitiko Udalaren esku gelditzen dira erregelamendu honen interpretazioa eta aplikazioa. Zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen den pertsona edo entitateak jardungo du Udalaren eskuordetza izanik, haren xedapenak interpretatu eta aplikatzen, eta konponbiderik zuzenena bilatuko du instalazioen eguneroko erabileran sortzen diren arazoetan.

AZKEN XEDAPENA

Erregelamendu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA 2008

Urteko abonam. Matrikula 18 euro Matrikula 30 euro Matrikula 18 euro

eta 10 euro eta 17 euro eta 10 euro

hilabete bak. hilabete bak. hilabete bak.

Hilabeteko abonam. 36 euro hil. bak. 50 euro hil. bak. 36 euro hil. bak.

Eg. sarrera (laneg.) 4 euro 7 euro 4 euro

Eg. sarrera (jaieg.) 5 euro 9 euro 5 euro

Hilabeteko abonam. 70 euro hilabete bak. 70 euro hilabete bak. 70 euro hilabete bak.

Eg. sarrera (laneg.) 5 euro 9 euro 5 euro

Eg. sarrera (jaieg.) 7 euro 12 euro 7 euro

Abonatuak Abonatu gabea

Haurrak 25,00 euro 40,00 euro 50,00 euro 80,00 euro

16 urtetik goitiko helduak - 50,00 euro - 90,00 euro

Muskulazio gela (hiruhileko kuota): 9 euro.

Txanoen salmenta: 4 euro.

Txartelaren kopia: 7 euro.

Ordainagiria itzultzearen gastuak: 4 euro.

Iragarkiaren kodea: L0804707