51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Hirigintzako araudi partikularreko aldaketa. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko Hirigintzako araudiaren 1. artikuluko aldaketa, honelaxe geldituko baita:

1. artikulua. U.C. 1.

"Diseinu arkitektonikoa.

Altueren araubidea: Finkatu egiten dira gaur egun daudenak. Halarik ere, edozein oruberen eta/edo eraikuntzaren gainean guttienez eraikin bat egin daiteke BS+2 motakoa, eta 10 metroko altuera izanen duena, betiere neurtuta espaloiaren sestratik teilatu hegalaren beheko zatiraino. Arau honetatik kanpo geldituko dira halako orubeak eta/edo eraikinak, etxe-sailetan bilduak daudenak eta lerrokadura zuzen eta nabariak dituztenak. Inork ere ezin izanen du bere altuera aldatu. Hori egiteko, multzoka eta hirigintzako tramitazioa aurkeztu ondoren egin beharko da.

Halako tipo beretsuko eraikin multzoak badira, eraikitzeko diseinu eta ezaugarri homogeneoak edo berdintsuak dituztenak, ezin izanen dira aldatu ez hasierako altuera ez eta solairu kopurua, hortaz, ez zaie baimenik emanen multzo arkitektoniko horien ezaugarriak alda ditzaketen jaduketak egin nahi izanez gero.

Nolanahi ere, lurzatien barrenean baimentzen diren eraikinen altuera gehienez ere izanen da eraikin nagusiarena berarena."

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela jurisdikzio horretako dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, bi hauetako bat:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritako erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

Azagran, 2008ko martxoaren 20an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0804796