51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Eraikuntzari buruzko ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 12. artikuluko aldaketa, honelaxe geldituko baita.

12. artikulua. "Zilegi dira teilatupe zelaitsuak nahiz maldatsuak.

Estalki maldatsuen kasuan, gehienez ere %45eko malda onartuko da."

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela jurisdikzio horretako dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, bi hauetako bat:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

Azagran, 2008ko martxoaren 20an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0804795