51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

73/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Camila Almendros Martín andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Erosketa Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Camila Almendros Martín andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Erosketa Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ondare Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0805799