51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 21eko 1670/2007 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administratzaile edo administrari-ofizial izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2007ko ekainaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 74. zk.).

Miren Agurne Navarlaz Arozarena, Fabiola Ochoa Baztarrica, Angel Izco Tejada, Natividad Fernández Marcilla, Irene Isabel Ayesa Gorraiz, Belén Villar Isabella, Amaya Sesma Vallés, María Teresa López de Aguileta Bravo eta Raquel Alfaro Iralde jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdiko epaimahaiak lekualdatze-lehiaketan emandako behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2008ko apirilaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0805989