51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

519/2008 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 12an emandako 28/2008 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi da Cascanteko Udal Plana Calchetas alderdian (AR-7) aldatzeko espedientea, Residencial Tudela, S.L.k sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, otsailaren 12an emandako 28/2008 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi du Cascanteko Udal Plana Calchetas alderdian (AR-7) aldatzeko espedientea, Residencial Tudela, S.L.k sustatua, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri du, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren testu bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hura argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 12an emandako 28/2008 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betikoz onetsi da Cascanteko Udal Plana Calchetas alderdian (AR-7) aldatzeko espedientea, Residencial Tudela S.L.k sustatua. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Cascanteko Udalari eta Residencial Tudela, S.L.ri igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 31n.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"28/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cascanteko Udal Plana Calchetas alderdian (AR-7) aldatzeko espedientea, Residencial Tudela, S.L.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Cascanteko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusirik, bidezko da behin betikoz onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Cascanteko Udala Plana Calchetas alderdian (AR-7) aldatzeko espedientea, Residencial Tudela S.L.k sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko testu bategina aurkeztu beharko da eta testu horretan, espedientearen tramitazioan sartutako aldaketez gainera, zuzenketa hauek jaso:

A.-Egiturazko determinazioen zerrenda zehatza (35/02 FLko 3.3 X.I.), foru lege horren 49.2 artikuluko b eta c puntuei dagokienez.

B.-S.1 eta S.2 sektoreen mugaketa grafiko zehatza lurzatien kartografian eta kartografia topografikoan, AR-7 eremua eta eremu horretatik kanpoko sistema orokorrak (ubidea, autobidea eta errepidea) seinalatuz, eta S.2 sektorerako sarreren planeamendua eta kudeaketa zehaztea.

3. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Cascanteko Udalari eta Residencial Tudela, S.L.ri jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 12an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0804848