51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Ziritzako etxolen sektorea urbanizatzeko proiektua (27. poligonoko 101. lurzatia). Behin betiko onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2008ko martxoaren 6an:

Ikusirik 27. poligonoko 101. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Deierriko Udalak sustatua eta Luis Arrieta Ingenieros Asociados, S.L.k eta Ingeniera Guallart, S.L.k sinatua. Udalaren Osoko Bilkurak onetsi zuen 2007ko abenduaren 21ean eta obra unitateen aldaketa 2008ko otsailaren 29an.

Ikusirik jendaurreko epean alegaziorik ez dela egin, ebatzi dut:

Lehena.-Behin betiko onestea 27. poligonoko 101. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Deierriko Udalak sustatua eta Luis Arrieta Ingenieros Asociados, S.L.k eta Ingeniera Guallart, S.L.k sinatua.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, banan-banan jakinaraztea interesdunei eta haren kontra ezar ditzaketen errekurtsoen berri ematea.

Hirugarrena.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari Ebazpena jakinaraztea, jakin dezan.

Aritzalan, 2007ko urriaren 6an.-Alkatea, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0805301