51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

Arga eta Aragoi ugaldeetako behealdeko bide berdeko Partzuergoaren estatutuak. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2008ko otsailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Arga eta Aragoi ugaldeetako behealdeko bide berdeko Partzuergoaren estatutuak, baita haiek jendaurrean edukitzea ere hamabortz egun baliodunean, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 213. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Azkoienen, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0805152