51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Echavacoiz kirol eta kultur elkartea: Z3/U.I. XX-Etxabakoiz unitatearen xehetasun azterlana (bolumen eraikigarriak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2008ko martxoaren 13an, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 13-MAR-08 (10/CU).

"Z3/U.I. XX-Etxabakoiz unitatearen xehetasun azterlanaren hasierako onespenean ezarritako jendaurreko epea iraganik (JOB, 2007ko azaroaren 27koa) eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, Gerentziako arkitektoaren 2008ko otsailaren 26ko txostenari jarraituz eta bilkura berean aipatu eremurako Iruñeko Udal Planaren aldaketa xehakatuen dokumentua behin betiko onetsirik,

Honako hau erabaki da:

1. Z3/U.I. XX-Etxabakoiz (bolumen eraikigarriak) unitatearen xehetasun azterlanaren hasierako onespenaren erabakiaren 3. puntuan aipatzen den testu bategina behin betiko onestea.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale bat gehituta, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Testu arau-emailea.

"Xehetasun azterlan honen determinazio arau emaileak. Xehetasun azterlanaren xede den Z3 eremuan antolamendu determinazio hauek ezarri dira:

Eraikuntzaren gehieneko okupazioa: %40 / 23.871 = 9.548,40 m²

Instalazioak handitzeko proiektu tekniko bakoitzean determinazio hau betetzen dela justifikatu beharko da modu grafiko eta numerikoan.

Xehetasun azterlan honen 3. planoan 12.856,14 m²-ko azalera biltzen duen gehieneko okupazioko lerrokadura perimetro bat finkatzen da, dena den, perimetro honen barnean eraikin honek hartuko duen azalera ez da 9.548,80 m²-koa baino handiago izanen.

Lorategi eta zuhaitzek hartutako azalera, gutxienez: %33 / 23.871 = 7.877,43 m².

Instalazioak handitzeko edo barne urbanizazio obren proiektu tekniko bakoitzean determinazio hau betetzen dela justifikatu beharko da modu grafiko eta numerikoan.

-Eraikinen gehieneko altuera:

(BS+1) < 12 metro.

(BS) < 7 metro.

Gehieneko altuera oinplanoan adierazitako erreferentziako sestretatik neurtuko da, eraikinen sarbideei dagozkienak, estalkiaren egitura hasten den tokiraino.

Erreferentziako sestren azpitik dauden solairuak ez dira kontuan hartuko solairu eraikigarrien kopuruaren mugari dagokionez, nahiz eta lurzatian diren koskak direla eta fatxada tarteak izaten ahal dituzten.

-Aipatutako determinazioak grafikoki jaso dira xehetasun azterlan honetako 3. planoan, non azaltzen baitira eraikinaren gehieneko lerrokadurak eta gehieneko altuerak."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 200ko martxoaren 17an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0805099